September 27, 2006

Eguraldiak kontrolatzen gaitu!!!!

    Bai bai. Gezurra badirudi ere, eguraldiak gure animoengan daukan indarra ikaragarria da. Beste alaitasun bat ematen du. Gaur, leihotik begiratzeak gusto ematen du, bai baitakit lanetik ateratakoan eguzki goxotan egoteko aukera izango dudala… Goizean ordea lanean egon behar ;) , pena bat.

    Atzo arratsaldean ere gusto ematen zuen eguraldiak, eta kanpinera igotzeko denboratxoa hartu nuen, bertatik ikusten zen paisaiaz gozatzeko asmoz. Kamara bat bota nuen faltan. Behin han gora iritsi, eta han ikusten zen itsaso zabala, hodei bakan batzuk, Getariko arratoia… Urak, kolore berezia zeukan; zeruan arratsaren kolore gorriztak zeuden, eta hauek uretan islatzen ziren. Inoiz ikusi al duzue itsaso gorririk? ba nik atzo izan nuen aukera. Gorria… urdina… koloretsu zegoen dena. Eta noski, eguzkia neguan ezberdina izaten dela denok dakigu, beste kolore bat izaten duela; ba nabari zen bai, gure herriko etxeek beste kolore bat zuten. Beste itzal mota batzuk sortzen ditu eguzki honek, politagoa da…Hondartza lasaiago zegoen, lasaitasuna usaindu zitekeen…

    Paradisua ez zen ez urruti. Bertan. Etxetik atera eta hortxe. Aldapa bat igotzea nahikoa sentimendu hauek bizi ahal izateko… Gaur ere horrelako egun bat da. Horrelako polita egongo da dena… ziur. Aukerarik izanez gero, gozatzeko modukoa… malekoia, portua, kanpina… edozein toki da ona horrelako eguraldi batez gure herrian bertan gozatzeko. Gozatu egun zoragarri hau!emoticon

 

September 26, 2006

negua= zarautz polita

Atala: Zarautz

    Negua hurbiltzen ari den bezala, gure herri maitea geroz eta politago ikusten da. Toldoak kendu zituzten hondartzatik, eta hori seinale ona izaten da; agur herria betetzen duten giri eta madrileñoei.

    Azkenaldian hondartzara eta itsasora begiratzeak gustu ematen du. Itsaso zakarra, malekoia hutsa… hondatza hutsa… polita panorama. Ziur nago argazkilari askoek horrelako aukerak aprobetxatzen dituztela beraien kamarak atera, eta argazkigintzaz gozatzeko.

    Eta ez da gutxiagorako. Nik behintzat, ahal dudan guztietan itsasoari bisita egiten diot. Olatuak ikusi, kresala sentitu….
 

September 25, 2006

Internet erabiltzaileak

    Internet erabiltzaileen sexua zein den galdetuz gero, zein izango litzateke erantzuna?

    Aurreko egun batean noticias de gipuzkoa egunkaria irakurtzen ari nintzela, albiste hau topatu nuen. Horrelako albiste batek beti deitzen dit atentzioa. Badirudi azkenaldian internet erabiltzaile izatera pasa diren, gure erkidegokoak, emakumezkoak izan direla. Orainarte ordenagailuaren aurrean, gizonezko asko ikusi dugun arren, badirudi emakumezkoak beraien etxe zulotan egoteari utzi, eta internet ikastaroetara joaten (edo etxeko ordenagailua pizten) hasi direla. Poztekoa da, sarean zehar gabiltzanean, emakumezkoak nahiz gizonezkoak aurki ditzakegula jakitea.

jesukriston euriya!!!

Atala: ...

    Ederra eguraldia gaurkoa. Atzo behintzat euri gutxi botata iraun zuen egunak… eta eskerrak. Gure mendietako irteerak sarritan izaten baitira euritsuak, baina atzokoa ez zen ez horrelako bat izateko aproposa.

    1000 metrotik gorako mendia, Ernio ,edo Hernio, polita bai. Niri asko gustatzen zaidan mendia da. Gainera atzoko egunez, iraileko azken igandea izanik, festa eguna da. Bai festa. Trikitilariak, erroskilak, taberna eta jendetza, jendetza ikaragarria. Atzo ez zegoen beste urtetan adina jende, baina halere asko izan ziren atzo goizean goiz esnatu ziren mendizaleak. Euri zaparrada pare batek ez gaitu ez etxean utziko.

    
 

September 21, 2006

Leihotikan

    hemen, ordenagailu aurrean lanean ari naizen honetan, leihotik askotan begiratzen dudala esan behar dut. Ordenagailuko monitorearen atzean izugarrizeko leiho parea ditut, eta nahi gabe, begiak bertatik joaten zaizkit.

    Ez dakizue zeinen gauza xelebreak ikus daitezkeen horrelako leiho batetik. Uztailean adibidez, goizero erroba zintzilikatzen zuen gizon bat azaltzen zen balkoi batean; kantzontzilotan. Bai, herri hontakoak lotsa gutxi dutela dirudi. Azkenaldian egin dituen eguraldi kaxkarrekin ordea, ez da ezta balkoira atera. 

    Leihotik ikusten dena… polita …polita… ez. Ez da polita. Fabrika baten teilatua, eta parean dauzkadan etxebizitza hoien balkoi eta ikaragarrizko antenak. Ikaragarriak diodanean 7 metroko antena esan nahi dut. Ez dakit nola ez den antena hori erditik puskatzen…

    (Antenari begira ari nintzela, kantzontziloetako tipoa atera da, oraingoan niki ta guzti, emoticonjajaja)

    Aldarrikapen banderak balkoietan, farolak, kotxeak… Zer emango nuke nik nire leihotik guztiz bestelako zerbait ikusteagatik. Adibidez mendiak.. itxasoa… Ez al duzue uste lantokiak leku atseginagoetan jarri beharko lituzketela? leihotik begiratzeak gustoa eman behar duela pentsatzen duen horietakoa naiz; begiratu eta irrifarre bat ateratzeko modukoa; ez alderantziz.emoticon
 

September 20, 2006

pertsona, begiralea….

Atala: ...

    Galdera polita: zu zer zara, begiralea edo pertsona? . Begirale izateko pertsona izan behar da, edo pertsona izateko begirale? Galdera gehiegi agian.

   Galdera existentzial hauek nondik datozen jakin nahiko duzue. Ba liburu bat irakurtzen ari naiz; bai, liburu bat. Hezkuntza ez formalari buruzko liburu bat. Begiraleen jarrerak aztertzen dira bertan. Eta uste dut ondorio polit batera iritsi naizela: begirale bat, pertsona perfektu bat da. Ez didazuela sinisten? ba irakurri, irakurri liburua, irakurri begirale batek zenbat kualitate izan behar dituen… benetan begirale baten jarrerak deskribatu beharrean, pertsona perfektu batenak deskribatzen ari dela dirudi.

   Begirale batek bere sentimenduak adierazten jakin behar duela, solidario izan behar duela, lagun ona, errespetuz jokatuko du beti, besteei entzungo die, kritika konstruktiboak egingo ditu, bere buruarekiko segurtasuna edukiko du, bere ardurak ongi beteko ditu, konpromisoz jokatuko du, alaia izango da… eta abar luze bat.

   Baina begirale garenok, benetan horrelakoak al gara? nik uste pertsona guztiek horrelakoa izateko esfortzua egin beharko luketela. Guztiek. Ez begirale direnak bakarrik. Liburuan aipatzen diren kualitateak, pertsonen kualitate izatea nahiko nuke. Eta ez dira ez noski, liburu batean idatzita geratzeko gauzak, ezta begirale ikastarotan, begirale batek horrelakoa izan behar duela esateko balio duten hitz soilak.

   Munduko biztanle maitea, denok perfektuak bagina… seguru, aspertu ingo giñala! Utz dezagun perfektua izatearen kontu hori gure ondorengoentzat emoticon
 
 

September 18, 2006

Iraileko aldapa

    aldapa? bai! kristona!!!! eta ez diot ez, diru gastuagatik. Noski hori ere badela iraila, dirua gastatzeko beste hilabete bikain bat. Eduki ezkero behintzat…

    Baina, aldapa diodanean, ritmo aldaketa batez ari naiz. Kurtsoa hasten da. Eta ez eskolakoa bakarrik. Aisialdi taldeak eta beste hainbat gauza hasten dira. Badirudi lozorroan egoten garela eta irailean esnatu. Eta denok lanera, hainbat lan egitera, alde batetik bestera ibiltzera… Ba aurtengoa ere beste urtetan bezainbestekoa izango da. Atzo Jata-n igotako aldapa baino gogorragoa… agian ez. Baino beno. zer egingo diogu ba?

 

    Jata-tik ikusi zitekeen bista zoragarria:

 

 

 

September 15, 2006

ostirala!!!

    zer dute ostiralek, asteko beste egunek ez dutenik??? argi dago: asteburu usaina. Umore hobea daukagula ostiraletan? normala da bai. Goizean goiz jaiki, eta ostirala dela pentsatzearekin batera, irribarrea ahoan; baina eguneroko rutina jarraitu behar.

    Asteburuak hiru egunekoak direla dioenik ere bada. Nik uste ostirala sartuko dutela asteburuan..astelehena sartzea erokeriatzat har dezakegu, zertarako behar ditugu guk astelehenak?

    Ziur nago astelehenak ostiralaren inbidia izango duela…

     ostirala bukatzeko gogoz nabil…

 

September 13, 2006

hamaika ikusteko…

Atala: ke kurioxo

    …jaio ginela esan zuenak, arrazoia zeukala esateko eguna da gaur, bai. Interneten nabigatzen nenbilen… eta zer aurkituko, eta gure herri maitean ikastaro bat ematekotan direla. Noski, ezta izango ikastaroak ematen diren Euskal Herriko herri bakarra, baina nik uste horrelako ikastarorik beste toki askotan ez zela emango. Eitb24 ra sartu eta titular bat irakurri dut: "Ligatzeko ikastaroa antolatu dute zarautzen". Zarautzen gutxi ligatzen delako ote da? auskalo.

     Esaten da bai, euskaldunok hotzak garela, ez dela ligatzen gure herrietan. Noski, ez gara Karibe-an bizi, eta hori igarri egiten da :)

     Artikulu hau irakurtzen ari nintzela, zerbait bitxia irakurri dut. Mutilek zailtasun handiagoa dutela neskekin harremanetan jartzeko. Eta zer esango dugu, larunbat gauetan, erdi moxkortuta, eulimandoen antzera, pakean uzten ez dizuten horietaz? ah noski, harremanetarako arazoak dituzte. jajaja .

 

September 11, 2006

363 egun falta dira….

    hurrengo euskal jaietarako….

    Betikoak dira, urterokoak, baina urtean urtean hobeak. Hobeak… guk hobeto pasatzen dugulako, ez kanpotik etortzen den jendetzagatik. Goizean zarautztar asko ta kanpoko gutxi. Gehienak baserritarrez jantzita, gutxi batzuk kenduta. Baina iluntzean gauza asko aldatzen da. Baserritar erropekin zebiltzanak ez dakit non sartzen diren. Eskerrak txoznetan geunden zarautztarrok ez genituen indarrak berehalakoan galdu, eta nahiz eta hanketako minez egon, dantzan jarraitu genuen…Eta hanketako minez hitz egiten hasi naizenez… ikusi argazki hau:

 

albarka, alpargata

 

    Polita ezta? originala behintzat bai. Aurreko urtean antzeko bat atera genuen, eta errepikatu beharrean izan gara. Hor ikusten dira gure hanketako minen arrazoia: albarkak. Bai, lurreko harritxo guztiak sentitzen genituen hanketan, guzti guztiak; eta halere dantzan. Gaur, oraindik nire hanka-azpiek badute zer esana.

    Urteroko egun berezia, ez dugu galdu nahi izaten ezergatik. Ez dakit zer daukan. Badirudi, zarautztarrontzat behintzat, txakolin eta sagardoa baino zerbait hobea dela egun hau. Iñoiz ahaztuko ez ditugun irailaren bederatzi hauek.

    Animo astelehena pasa da eta! 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve