September 5, 2006

Gartzelako gaia: mahaia

    Ba bai, gartzelako gaia “mahaia” izan zen aurtengo Lizardi sarian, urtero ikustera joaten naizen gazteen bertso txapelketan. Beraz, oholtza gainean zeuden gazteek, banaka banaka hiru bertso osatu behar izan zituzten gai honen inguruan. Barregarria ordea gure burutatik pasatzen ari zena; barregarria eta mingarria. Gu “aulki”an pentsatzen ari ginen, bai, aulkian. Egurrezko aulki horietan, ipurdia kexuka genuen, eta aulkien gertutasunak, ingurukoen gorputzak ikutzera behartzen gintuen… kriston berua!!! Zarautz bezalako herri batentzat, nire ustez, lotsagarria. Eta urtero berdin, eta ni, beti han sartuta. Jende gutxi joaten dela? nor joango da ba gaztetxo batzuk bertsotan ikustera, etxean izugarrizko sofa bat izanda? ba ni tarteko 60 bat lagun.

    Halere atzokoan frontoi guztia beteta ikustea lortu genuen. Bete-betea. Dantza, musika eta bertsoz osatutako ikuskizun paregabe batetaz gozatzeko aukera izan genuen. Gure herritar den Andoni Egaña ere bertan zen Mendiluzerekin batera, eta ez zuten ez galdu jendeari adarra jotzeko aukera. Polita izan zen. Argi dago aurrekoan jende gutxi izana ez dela gure aulki maiteen kulpa. Baina horrek ere ez zituen baretu gure ipurdiko minak…

Hemen nago

Blog bat irekitzeko ordua iritsi da!

ea blogari izateko kapaz naizen 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve