September 6, 2006

Koloretako ametsak…

    …esna nagoenean eta ezin loak hartu gaua iristen denean…

    Zenbat aldiz entzun ote dugu kantu hau udara hontan. Noiz entzun zenuten lehenengo aldiz? Ni oraindik gogoratzen naiz. Txatxarrotarrak Belaguatik etorri ziren, eta haurrak kanpaldi osoa hau kantatzen pasa zutela zioen Tutik, jakin izan balu letra aldatuta kanpaldian girotutako abestitxo bat egingo zuela. Horregatik Emule jaunari esan nion, mesedez, internetetik jetsi zezan kanta hori… eta ttak! Hortxe kanta.  

    Umeentzat kanta bat dela? Ba polita da, niri gustatzen zait. Norbaitek sekula esan al dizu "illargiraino ta buelta maite zaitut"? ez? Ba haurrentzako kanta bateko letra da, gezurra badirudi ere… badakizue zein den nire pena bakarra?  Ez dela Txirri, Mirri eta Txiribiton-ena. Hurrengo udararako utzi beharko hiru ‘fenomeno’ hauen kantaren bat…






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve