Egunerokotasuna hausten
Egunero, goizeko trena hartzen dugu, eta gure lantokietara joaten gara. Beti bezala. Beti ordu berdinean. "Kixton loguriakin!". Badirudi ez dela ezer berezirik gertatuko. Rutina (egunerokotasun) hutsa dela…
Euskotrenen ordea, ezberdina da.
Egunari beste poz bat ematen dioten marrazki bitxi batzuk daude tren askotan. Pintadak, bai. Badirudi AHT-ren alde dagoela Euskotren; eta hori dela eta, AHTren kontra egiteko, trenak pintatzeko nolabaiteko kanpaina sortu da. Izkutukoa noski. Eta zertarako? ba GUk ezin dezagun trenetik paisaiarik ikusi, edo trena izugarrizko iluntasunean joatea….Trenak margotzen eztakit ba zeini egiten zaion kalte gehiago; euskotreni, edo GUri, erabiltzaileoi.
Beraz, protesta bikaina.
