Asteburua
Bai, astearen bukaera, deskantsu egun parea…beno, niretzat ez. Zarautztarra naizen aldetik, betebeharrak (egia esan gustokoak dira) baititut.
Nork egingo du larunbatean eguerdirarte lo? zuk? ba nik ez. Herriko festa garrantzitsuenak, politenak, eroenak, berezienak… dira. Bai, Euskal Jaiak. Ikaragarriak. Gogoratzen txikiak zinetela, Olentzero etxera etortzeko bezperan nola egoten zineten? ba horrelaxe egongo naiz ni gaur gauean. Lo ezin harturik, hurrengo egunekoan pentsatzen. Goizean Iturengo “tunturroak” ibiliko dira kalea alaitzen, ordurarte lo egiteko aukera izango dut. Behin esnatuz gero hasiko dira ixtoriyak. Armairuan plantxatuta dagoen nire baserritar erropa jantzi, buruan zapi bat jarri eta kalera. Behin etxetik irtenda ez dago atzera bueltarik. Gainera nire buruari zin egin diot jaitan era aktibo batean parte hartuko dudala. Ezingo diot ba nire buruari hutsik egin. Egun guztia dantzan, janean eta edanean…
Baina lasai igandea dator… eta lo egiteko aukera. Ba ez! Kontxako estropadak ospatuko dira, eta gure mutilak han arituko dira jo eta ke. Bertara ere joan beharko. Niki urdina jantzi eta gure mutilak animatzera!!! ba bai. Denboraldi bikaina egin dute, eta herritarron animo guztia merezi dute. Ea nahiko indar gordetzen dudan “bulla” batzuk bota ahal izateko. Aupa ENBATA!
