September 10, 2006

Euskal jaien postrea

    Bai, postrea. Igande gogorra. Goizean goiz jeiki, atzoko parranda oraindik ahaztu gabe daukagula, trena hartu, eta denok Donostira. Bai, kontxako bandera dela, eta zarautztarrak animatzera joateko nahi eta behar hori.

    Atzoko parrandaren ondorioz, jende asko bota da atzera plan hontan. Jende gutxi geunden ranplan, baina geunenok inoiz baino alaiago eta animatuago. "Gure enbata! oriyo baño hobia da´ta! ". Eta bai: gaurkoan bai. Orio atzean uztea lortu dute gure mutilek, ikaragarria izan da. Norbaitek esango lukeen bezala "ikearriya".

    Eta ikaragarria izan da Zarautzen gaur egon den festa. Arraunlarientzat festa: txaranga, erraldoiak, jendea, banderak, bertsoak, dantza…. denetarik egon da gaur gure herri maitean. Emozioa edonon. Benetako festa bat!

    Horrenbeste arraun, eta Euskal Jaiei buruz, zer? ba, oraingoz, gaurko festa daukat gogoan, eta beste baterako utzi beharko. Ea argazki polit bat aurkitzen dudan zuei erakusteko.
 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve