September 11, 2006

363 egun falta dira….

    hurrengo euskal jaietarako….

    Betikoak dira, urterokoak, baina urtean urtean hobeak. Hobeak… guk hobeto pasatzen dugulako, ez kanpotik etortzen den jendetzagatik. Goizean zarautztar asko ta kanpoko gutxi. Gehienak baserritarrez jantzita, gutxi batzuk kenduta. Baina iluntzean gauza asko aldatzen da. Baserritar erropekin zebiltzanak ez dakit non sartzen diren. Eskerrak txoznetan geunden zarautztarrok ez genituen indarrak berehalakoan galdu, eta nahiz eta hanketako minez egon, dantzan jarraitu genuen…Eta hanketako minez hitz egiten hasi naizenez… ikusi argazki hau:

 

albarka, alpargata

 

    Polita ezta? originala behintzat bai. Aurreko urtean antzeko bat atera genuen, eta errepikatu beharrean izan gara. Hor ikusten dira gure hanketako minen arrazoia: albarkak. Bai, lurreko harritxo guztiak sentitzen genituen hanketan, guzti guztiak; eta halere dantzan. Gaur, oraindik nire hanka-azpiek badute zer esana.

    Urteroko egun berezia, ez dugu galdu nahi izaten ezergatik. Ez dakit zer daukan. Badirudi, zarautztarrontzat behintzat, txakolin eta sagardoa baino zerbait hobea dela egun hau. Iñoiz ahaztuko ez ditugun irailaren bederatzi hauek.

    Animo astelehena pasa da eta! 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve