September 11, 2006

363 egun falta dira….

    hurrengo euskal jaietarako….

    Betikoak dira, urterokoak, baina urtean urtean hobeak. Hobeak… guk hobeto pasatzen dugulako, ez kanpotik etortzen den jendetzagatik. Goizean zarautztar asko ta kanpoko gutxi. Gehienak baserritarrez jantzita, gutxi batzuk kenduta. Baina iluntzean gauza asko aldatzen da. Baserritar erropekin zebiltzanak ez dakit non sartzen diren. Eskerrak txoznetan geunden zarautztarrok ez genituen indarrak berehalakoan galdu, eta nahiz eta hanketako minez egon, dantzan jarraitu genuen…Eta hanketako minez hitz egiten hasi naizenez… ikusi argazki hau:

 

albarka, alpargata

 

    Polita ezta? originala behintzat bai. Aurreko urtean antzeko bat atera genuen, eta errepikatu beharrean izan gara. Hor ikusten dira gure hanketako minen arrazoia: albarkak. Bai, lurreko harritxo guztiak sentitzen genituen hanketan, guzti guztiak; eta halere dantzan. Gaur, oraindik nire hanka-azpiek badute zer esana.

    Urteroko egun berezia, ez dugu galdu nahi izaten ezergatik. Ez dakit zer daukan. Badirudi, zarautztarrontzat behintzat, txakolin eta sagardoa baino zerbait hobea dela egun hau. Iñoiz ahaztuko ez ditugun irailaren bederatzi hauek.

    Animo astelehena pasa da eta! 

6 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2006/09/11/363-egun-falta-dira/trackback/

  1. Nabari da, bai, denbora asko duzula soberan! Hau da hau eguneratze mordoa!
    Argazkia polita benetan!

    Comment by Imanol — September 12, 2006 @ 9:37 am

  2. Ene, ze argazki politta! Eta hanka politak ere dauzkazue! jejeje! Argazki horrek asko gustatu zait, oso originala da.

    Ze neketsua da oinak usadio zaharrak dioenez erabiltzekoa, eh? Albarkak beti oinak trikontzen dira, eta gainera nire galtzerdiak beti beltzak bukatzen dira. Bueno, berriro esaten behar dut: Ze bekaizkeria! Ze, altelehen gogorra pasatu duzue, zarauztarrak? Agurrak euskaljaitzaleok!

    Comment by Caravinagre — September 12, 2006 @ 10:55 am

  3. Argazkia, eleantea, oso. Hurrengo urtean gonak piskat gorago, ados? jeje. Eta txakoliñaz hitz egiten… larunbat honetan txakolin eguna !

    Comment by TuTi — September 12, 2006 @ 4:53 pm

  4. txakolin eguna??? ufa! ke tentacion!
    gauza gehiegi dazkat asteburu hontako´re.
    tarte bat aurkitzen baet igual azaltzen naiz… TuTi, animatzen?

    Comment by Itziar — September 12, 2006 @ 5:15 pm

  5. Urteroko zita izaten da neretzat txakolin eguna, gure kuadrilan eguna ere izaten degu baina aurten are bereziagoa izango da eguna eta alde negatibo bakarra txakolinik ez degula edango. Aber, aklaratzat, despedida dakaula!!!!!!!!! Altsasura guaz eta han montatuko deu egunez gure festatxua eta gabez, ba…festak herrikuak antolatuta dazkae eta gure aportaziyo txikiya inberko deu…

    Asteartia ere badijua eta animo!

    Comment by Maite — September 12, 2006 @ 6:21 pm

  6. Hainbeste ezkontza ta despedida!
    Portzierto nere blogan laxter batean [ea gaur bertan dan, jeje]txakolinan inguruko abestiya ta letra jarrikoixkizuet. Larunbatian behin baino gehiagotan entzungo baita !

    Comment by TuTi — September 12, 2006 @ 8:43 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve