hamaika ikusteko…
…jaio ginela esan zuenak, arrazoia zeukala esateko eguna da gaur, bai. Interneten nabigatzen nenbilen… eta zer aurkituko, eta gure herri maitean ikastaro bat ematekotan direla. Noski, ezta izango ikastaroak ematen diren Euskal Herriko herri bakarra, baina nik uste horrelako ikastarorik beste toki askotan ez zela emango. Eitb24 ra sartu eta titular bat irakurri dut: "Ligatzeko ikastaroa antolatu dute zarautzen". Zarautzen gutxi ligatzen delako ote da? auskalo.
Esaten da bai, euskaldunok hotzak garela, ez dela ligatzen gure herrietan. Noski, ez gara Karibe-an bizi, eta hori igarri egiten da
Artikulu hau irakurtzen ari nintzela, zerbait bitxia irakurri dut. Mutilek zailtasun handiagoa dutela neskekin harremanetan jartzeko. Eta zer esango dugu, larunbat gauetan, erdi moxkortuta, eulimandoen antzera, pakean uzten ez dizuten horietaz? ah noski, harremanetarako arazoak dituzte. jajaja .
