September 13, 2006

hamaika ikusteko…

Atala: ke kurioxo

    …jaio ginela esan zuenak, arrazoia zeukala esateko eguna da gaur, bai. Interneten nabigatzen nenbilen… eta zer aurkituko, eta gure herri maitean ikastaro bat ematekotan direla. Noski, ezta izango ikastaroak ematen diren Euskal Herriko herri bakarra, baina nik uste horrelako ikastarorik beste toki askotan ez zela emango. Eitb24 ra sartu eta titular bat irakurri dut: "Ligatzeko ikastaroa antolatu dute zarautzen". Zarautzen gutxi ligatzen delako ote da? auskalo.

     Esaten da bai, euskaldunok hotzak garela, ez dela ligatzen gure herrietan. Noski, ez gara Karibe-an bizi, eta hori igarri egiten da :)

     Artikulu hau irakurtzen ari nintzela, zerbait bitxia irakurri dut. Mutilek zailtasun handiagoa dutela neskekin harremanetan jartzeko. Eta zer esango dugu, larunbat gauetan, erdi moxkortuta, eulimandoen antzera, pakean uzten ez dizuten horietaz? ah noski, harremanetarako arazoak dituzte. jajaja .

 

7 Erantzun »

  1. Ba, kasualitatez, horri buruzko erreportaje txiki bat egin dut, eta ikastaro horren arduradunarekin hitz egiteko aukera izan dut. Tipo kuriosoa. Jarriko dizuet erreportajearen esteka argitaratzen dugunean.

    Comment by Imanol — September 13, 2006 @ 4:10 pm

  2. En fin, nik ez det iritzirik emango… bazpare.

    Comment by TuTi — September 13, 2006 @ 5:11 pm

  3. Bai, bai kuriosua kursillua.
    Nik e TuTik bezela: No comment!!

    Comment by Montx — September 14, 2006 @ 7:50 am

  4. Ei! Noiz hasiko da matrikulatzeko epea? jejeje!
    Kusiosoa da, eta… uste dut jende asko ligatzeko arma berriak ikasi behar dugu. Edo zerbait gure bihotzeko sendimenduak trasmititzea kemenaz, indarraz, eta adoreaz.
    Imanol, nik ez ikusi nuen erreportaje horrek. Pasa ezazu esteka e-postako mezu baten.

    Comment by Caravinagre — September 18, 2006 @ 2:22 pm

  5. usteet danok gaudela Imanolen erreportajian zai.

    Comment by Administrator — September 18, 2006 @ 2:27 pm

  6. mmmm…. hau da ezinegona! denak imanolen erreportajearen zain! Ba, Dani, Gipuzkoako adelantutan ikus dezakezu Imanol_cursoligar izenarekin. Eta, itziar, zuri bidaliko dizut postaz.

    Comment by Imanol — September 19, 2006 @ 4:45 pm

  7. Aber mutilak iten ikasi ber deuna zea da, neskak iteuen gauza bea. Alegiya, interesantiana ein, guk bate berrik ez bagenu bezela eta garbi adierazi norbaitek zeoze nahi bau (ta neskak’e zeoze nahi due, garbi dao) beak hurbildu eta belaunikatu berkoula gure aurren eta ez alderantziz. Edo behintzat ez gure beharra ta ezina hain modu garbian erakutsi. Disimulatzen ikastiak asko baliyou, ezta neskak?

    Comment by irizar — September 21, 2006 @ 12:47 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve