September 20, 2006

pertsona, begiralea….

Atala: ...

    Galdera polita: zu zer zara, begiralea edo pertsona? . Begirale izateko pertsona izan behar da, edo pertsona izateko begirale? Galdera gehiegi agian.

   Galdera existentzial hauek nondik datozen jakin nahiko duzue. Ba liburu bat irakurtzen ari naiz; bai, liburu bat. Hezkuntza ez formalari buruzko liburu bat. Begiraleen jarrerak aztertzen dira bertan. Eta uste dut ondorio polit batera iritsi naizela: begirale bat, pertsona perfektu bat da. Ez didazuela sinisten? ba irakurri, irakurri liburua, irakurri begirale batek zenbat kualitate izan behar dituen… benetan begirale baten jarrerak deskribatu beharrean, pertsona perfektu batenak deskribatzen ari dela dirudi.

   Begirale batek bere sentimenduak adierazten jakin behar duela, solidario izan behar duela, lagun ona, errespetuz jokatuko du beti, besteei entzungo die, kritika konstruktiboak egingo ditu, bere buruarekiko segurtasuna edukiko du, bere ardurak ongi beteko ditu, konpromisoz jokatuko du, alaia izango da… eta abar luze bat.

   Baina begirale garenok, benetan horrelakoak al gara? nik uste pertsona guztiek horrelakoa izateko esfortzua egin beharko luketela. Guztiek. Ez begirale direnak bakarrik. Liburuan aipatzen diren kualitateak, pertsonen kualitate izatea nahiko nuke. Eta ez dira ez noski, liburu batean idatzita geratzeko gauzak, ezta begirale ikastarotan, begirale batek horrelakoa izan behar duela esateko balio duten hitz soilak.

   Munduko biztanle maitea, denok perfektuak bagina… seguru, aspertu ingo giñala! Utz dezagun perfektua izatearen kontu hori gure ondorengoentzat emoticon
 
 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve