September 20, 2006

pertsona, begiralea….

Atala: ...

    Galdera polita: zu zer zara, begiralea edo pertsona? . Begirale izateko pertsona izan behar da, edo pertsona izateko begirale? Galdera gehiegi agian.

   Galdera existentzial hauek nondik datozen jakin nahiko duzue. Ba liburu bat irakurtzen ari naiz; bai, liburu bat. Hezkuntza ez formalari buruzko liburu bat. Begiraleen jarrerak aztertzen dira bertan. Eta uste dut ondorio polit batera iritsi naizela: begirale bat, pertsona perfektu bat da. Ez didazuela sinisten? ba irakurri, irakurri liburua, irakurri begirale batek zenbat kualitate izan behar dituen… benetan begirale baten jarrerak deskribatu beharrean, pertsona perfektu batenak deskribatzen ari dela dirudi.

   Begirale batek bere sentimenduak adierazten jakin behar duela, solidario izan behar duela, lagun ona, errespetuz jokatuko du beti, besteei entzungo die, kritika konstruktiboak egingo ditu, bere buruarekiko segurtasuna edukiko du, bere ardurak ongi beteko ditu, konpromisoz jokatuko du, alaia izango da… eta abar luze bat.

   Baina begirale garenok, benetan horrelakoak al gara? nik uste pertsona guztiek horrelakoa izateko esfortzua egin beharko luketela. Guztiek. Ez begirale direnak bakarrik. Liburuan aipatzen diren kualitateak, pertsonen kualitate izatea nahiko nuke. Eta ez dira ez noski, liburu batean idatzita geratzeko gauzak, ezta begirale ikastarotan, begirale batek horrelakoa izan behar duela esateko balio duten hitz soilak.

   Munduko biztanle maitea, denok perfektuak bagina… seguru, aspertu ingo giñala! Utz dezagun perfektua izatearen kontu hori gure ondorengoentzat emoticon
 
 

5 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2006/09/20/pertsona-begiralea/trackback/

  1. Begiraleak ezin du perfektua izan, perfektua izanik ezin delako pertsona izan. Perfektua dena ez da pertsona, ez begiralea, ez ezer. Perfektuak izaten saia gaitezke… baina gehiegi ere ez da ona. Gure defektuek ere pertsona bezala osatzen gaituzte.

    Comment by Imanol — September 20, 2006 @ 8:12 pm

  2. bakoitza bere inperfekzioengatik da den bezalakoa. Ni ere ados

    Comment by Administrator — September 21, 2006 @ 9:04 am

  3. Aber, estezu ba insinuako kasualidadez, pertsona izateko begirale izan berra daonik, ezta? Ze bestela, jode, gu bakarrik ginake pertsona ta hori haundiya esatia da geo. Kontua da mundu hontan bakoitzak bere tokiya aurkitzia ta toki hortan pertsona bezela, osatzia, haztia. Beste gauza bat da begirale bezela haztia ta pertsona bezela haztia elkarrekin dihuazela. Baina hori beste mila posiziyokin gertatzea. Bihar arte.

    Comment by irizar — September 21, 2006 @ 12:39 pm

  4. Begirale perfekturik ez, baina NI onena naizela ez dago zalantza izpirik ere. Jejeje.
    “Hauts inda” nao, ordu térdiko xiexta botaet baino biyar Zinemaldira goazenez haurrekin ta geo Txurruka goazenez, ba gustura !!!
    [Ikusten? Sentimenduak adierazten ditut, beti alai nago… jajaja… onena naiz!]

    Portzierto, ze in da liburuan izenburua, kuriositatez?

    Comment by TuTi — September 21, 2006 @ 6:08 pm

  5. Tuti, irakasle izatearen alde txarrak izango dira… jajaja
    halere nire bizkarreko mina oparitzen dizut, ados?

    liburuaren izenburua: Gazteentzako aukera berdintasuna hezkuntza ez formalean (urtxintxa eskola). Liburu berezia. Kuriosoa. Interesgarria…

    Comment by Administrator — September 21, 2006 @ 6:20 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve