Leihotikan
hemen, ordenagailu aurrean lanean ari naizen honetan, leihotik askotan begiratzen dudala esan behar dut. Ordenagailuko monitorearen atzean izugarrizeko leiho parea ditut, eta nahi gabe, begiak bertatik joaten zaizkit.
Ez dakizue zeinen gauza xelebreak ikus daitezkeen horrelako leiho batetik. Uztailean adibidez, goizero erroba zintzilikatzen zuen gizon bat azaltzen zen balkoi batean; kantzontzilotan. Bai, herri hontakoak lotsa gutxi dutela dirudi. Azkenaldian egin dituen eguraldi kaxkarrekin ordea, ez da ezta balkoira atera.
Leihotik ikusten dena… polita …polita… ez. Ez da polita. Fabrika baten teilatua, eta parean dauzkadan etxebizitza hoien balkoi eta ikaragarrizko antenak. Ikaragarriak diodanean 7 metroko antena esan nahi dut. Ez dakit nola ez den antena hori erditik puskatzen…
(Antenari begira ari nintzela, kantzontziloetako tipoa atera da, oraingoan niki ta guzti,
jajaja)
Aldarrikapen banderak balkoietan, farolak, kotxeak… Zer emango nuke nik nire leihotik guztiz bestelako zerbait ikusteagatik. Adibidez mendiak.. itxasoa… Ez al duzue uste lantokiak leku atseginagoetan jarri beharko lituzketela? leihotik begiratzeak gustoa eman behar duela pentsatzen duen horietakoa naiz; begiratu eta irrifarre bat ateratzeko modukoa; ez alderantziz.![]()
