Leihotikan
hemen, ordenagailu aurrean lanean ari naizen honetan, leihotik askotan begiratzen dudala esan behar dut. Ordenagailuko monitorearen atzean izugarrizeko leiho parea ditut, eta nahi gabe, begiak bertatik joaten zaizkit.
Ez dakizue zeinen gauza xelebreak ikus daitezkeen horrelako leiho batetik. Uztailean adibidez, goizero erroba zintzilikatzen zuen gizon bat azaltzen zen balkoi batean; kantzontzilotan. Bai, herri hontakoak lotsa gutxi dutela dirudi. Azkenaldian egin dituen eguraldi kaxkarrekin ordea, ez da ezta balkoira atera.
Leihotik ikusten dena… polita …polita… ez. Ez da polita. Fabrika baten teilatua, eta parean dauzkadan etxebizitza hoien balkoi eta ikaragarrizko antenak. Ikaragarriak diodanean 7 metroko antena esan nahi dut. Ez dakit nola ez den antena hori erditik puskatzen…
(Antenari begira ari nintzela, kantzontziloetako tipoa atera da, oraingoan niki ta guzti,
jajaja)
Aldarrikapen banderak balkoietan, farolak, kotxeak… Zer emango nuke nik nire leihotik guztiz bestelako zerbait ikusteagatik. Adibidez mendiak.. itxasoa… Ez al duzue uste lantokiak leku atseginagoetan jarri beharko lituzketela? leihotik begiratzeak gustoa eman behar duela pentsatzen duen horietakoa naiz; begiratu eta irrifarre bat ateratzeko modukoa; ez alderantziz.![]()

Bai, ados. Nere lehiotik “Sagastiko” mozkorrak eta parkeko haur jostariak daude. Batak eta besteak, gauetako loak edo siestak galarazten dizute. Hauek bai bistak eta builak. Seguru al zaude, ez dauzkazula “bista” onak?
Halere, nere lehiotik gorputz erdia ateraz gero Santa Barbara ikusten da, kontsolazio bat…
Comment by TuTi — September 21, 2006 @ 6:14 pm
Aber, hemen danak daka bere enkantua, jakingo bazenute Madrilen eon ta geo ze gustoa hartzeian Euskal Herriko pabeloi industrialak…
Baina, bueno, gure berdia zaindu ein berko deu, bestela, gu’re beste Madril baten biziko gea ta ezta komeni.
Comment by irizar — September 22, 2006 @ 10:25 am
Lantokik leku polittetan jarriko balittue, ia etzien leku polittek izango. Nahio det leku itxusi baten lanen aittu ondoren, atxalde bat edo asteburu bat lantokik eztaon leku eder baten eon paisajea behar dan bezela disfrutatzen, inungo antena ta tximinik gabe.
Edo ez? Eztet uste inoi gustauko zaionik Zumaiko kalatan eo Txindokin magalen kaldereri bat jartzeik.
Ah, nere leihotik nere kaltzontzillok ikusten die zintzilika, etxeko patioa ematen do ta. Baño sukaldeko ta salako leihotik Txindoki ikusi daiket oso oso osoik. Ezta txarra.
Comment by Kukue — September 24, 2006 @ 8:49 pm
Nere etxeko leihotikan TTn antzekoa.
Alde batean parketxo bat, umiak jolasian ibiltzen dianak.
Bestian berriz, Sagasti aldia, nei etzait hain gertu geratzen eta etzait bertako soiñua irixten baña TTkin solidarizatzen naiz.
Leiho bertatik Santa Barbara aldia ta Indamendi (Txatxarro ikustean duda dakat).
Ikustezuenez, ezin nahiz kejau.
Momentu hontan, lantokiko “leiho”tik begira ari naiz, PAETA, bai paeta besteik ez det ikusten nik. Leihotik eskua atea ezkeo sasiyak ikuztia eukiko nuke.
Nayo etxeko bistak.
Comment by Montx — September 25, 2006 @ 8:47 am