September 25, 2006

Internet erabiltzaileak

    Internet erabiltzaileen sexua zein den galdetuz gero, zein izango litzateke erantzuna?

    Aurreko egun batean noticias de gipuzkoa egunkaria irakurtzen ari nintzela, albiste hau topatu nuen. Horrelako albiste batek beti deitzen dit atentzioa. Badirudi azkenaldian internet erabiltzaile izatera pasa diren, gure erkidegokoak, emakumezkoak izan direla. Orainarte ordenagailuaren aurrean, gizonezko asko ikusi dugun arren, badirudi emakumezkoak beraien etxe zulotan egoteari utzi, eta internet ikastaroetara joaten (edo etxeko ordenagailua pizten) hasi direla. Poztekoa da, sarean zehar gabiltzanean, emakumezkoak nahiz gizonezkoak aurki ditzakegula jakitea.

jesukriston euriya!!!

Atala: ...

    Ederra eguraldia gaurkoa. Atzo behintzat euri gutxi botata iraun zuen egunak… eta eskerrak. Gure mendietako irteerak sarritan izaten baitira euritsuak, baina atzokoa ez zen ez horrelako bat izateko aproposa.

    1000 metrotik gorako mendia, Ernio ,edo Hernio, polita bai. Niri asko gustatzen zaidan mendia da. Gainera atzoko egunez, iraileko azken igandea izanik, festa eguna da. Bai festa. Trikitilariak, erroskilak, taberna eta jendetza, jendetza ikaragarria. Atzo ez zegoen beste urtetan adina jende, baina halere asko izan ziren atzo goizean goiz esnatu ziren mendizaleak. Euri zaparrada pare batek ez gaitu ez etxean utziko.

    
 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve