negua= zarautz polita
Negua hurbiltzen ari den bezala, gure herri maitea geroz eta politago ikusten da. Toldoak kendu zituzten hondartzatik, eta hori seinale ona izaten da; agur herria betetzen duten giri eta madrileñoei.
Azkenaldian hondartzara eta itsasora begiratzeak gustu ematen du. Itsaso zakarra, malekoia hutsa… hondatza hutsa… polita panorama. Ziur nago argazkilari askoek horrelako aukerak aprobetxatzen dituztela beraien kamarak atera, eta argazkigintzaz gozatzeko.
Eta ez da gutxiagorako. Nik behintzat, ahal dudan guztietan itsasoari bisita egiten diot. Olatuak ikusi, kresala sentitu….

“eta hori seinale hona izaten da”…
uiuiui… ikasturte hasiera delako barkatukoizut, baina, HONAk ez dauka Hrik !!!
Comment by TuTi — September 26, 2006 @ 1:23 pm
jajaja!!! Harrapau diyok, maisu!!!
Comment by Montx — September 26, 2006 @ 4:44 pm
bai baño ni, txintxua izan naiz, ta belarriyak jetsi ta aldau indet. Ta eztet bere mezua aldau… asike!!! ez kejau!
Comment by Administrator — September 26, 2006 @ 4:49 pm
Joe, ze luzea da negua! Niretzat udaberri eta udazkena urte-sasoi politenak dira. Udak bero gehiegi daukat, eta negua luze-luzea da. Neguko egunak grisak, motzak, ilunak eta gorrotagarriak dira. Eta neguko gauak oso hotzak dira.
Uste dut, neguan bakardadea handitzen dela.
Ei, eta gainera neguan zarauztarrak pozik zaudete horregatik naparrentzat edo beste bisitatzailentzat ezinezkoa direla zure hondartza inbaditu. Ea Zarautzera joanen naiz negu honetan espero dutela ez madrilenoei bezala tratatuko zaituzte. jeje.
Orain niri zuri egia esango dizut: nafar askorentzat uda bukatzen da iralean, La Roncalesa-k kendu duenean autobusa Zarautzera joatea.
Beste aldiz, berriz ere, barkatu nire murduskatuezko euskara. Besarkada handi bat.
Comment by Caravinagre — September 29, 2006 @ 6:13 pm