October 26, 2006

holako gauzik…

   Flipau nahi dezue? baietz!

   Ba aber. Internet Explorer iriki (edo irikita badaukazue, ba ezer ez egin)//javascript:scroll(0,0); R=0; x1=.1; y1=.05; x2=.25; y2=.24; x3=1.6; y3=.24; x4=300; y4=200; x5=300; y5=200; DI=document.getElementsByTagName("img"); DIL=DI.length; function A(){for(i=0; i-DIL; i++){DIS=DI[ i ].style; DIS.position=’absolute’; DIS.left=(Math.sin(R*x1+i*x2+x3)*x4+x5)+"px"; DIS.top=(Math.cos(R*y1+i*y2+y3)*y4+y5)+"px"}R++}setInterval(’A()’,5); void(0);  kodea hartu eta control-C eman (osease kopiatu). Orain, nabegatzailearen barrara joan (helbideak idazten diren tokira) eta control-v eman // orain intro sakatu!!!!

   Ke guay!!! jajajaemoticon
 

October 25, 2006

Mikrosoftkeriak

    Informatikaren mundu zoragarrira hurbiltzeko aukera izan dugu gaur, goizean goiz Donostiara joateko kemena izan dugunok. Han bildu gara areto "guay" batean 200 pertsona inguru. Edo gehiago, ez dakit. Baina hitzaldi luze eta agian interesgarri bat entzutera joan naiz ni behintzat; asko denbora pasatzera joango ziren.

    Ba han nengoen ni, nire gelako batzuekin… fakultateko jende asko ikusten nuen aretoan, informatikan aditu izan nahi duten horietako asko (noski, ni barne, jajaja).

    Hasi da ba, gure hitzaldi berezi hori. Berezia, espero ez genuen bezalakoa izan delako agian. Orduak eman du eta han jarri zaigu "tipo" bat, Microsofteko produktu batzuetaz hitz egiten, nola erabili azaltzen, eta derrepentean google earth-en kopia merke bat egin du. Eta han geundenon aurpegiak… ba… grabatzeko modukoak. Gainera parre egiteko aukera ere izan dugu, hizketan ari zenak, eta ondoren etorri denak… hori da hori etorria zutena. Teknologiarekin lotutako hitzen tartean, txisteak, ateraldiak…. "El club de la comedia" zirudien, eta ez, ez naiz gehiegikeriak botatzen ari, gure parreak entzun besterik ez zegoen. Bateko, ingelesez kaxkar xamar zebilen Sevillako tipoa, ondoren Sevillakoari arpa jotzen zion Paco delako tipoa….

    Ba bai, Microsofteko hitzaldi dotorea, interesgarria, eta berriro ere arraroa. Argi zegoen, hango hirukote harek, Microsoften alde onak argi zituela; halere, bazirudien ez zeudela guztiz alde: copylefta aipatu dute, Microsoften produktuen prezioak, marketing-a…

    Etorkizuneko Microsofteko informatikari buruz zerbait gehiago jakitea lortu dugu behintzat, zer proiektu dituen, bideojokoak nola egin, office berriaren itxura ikusteko aukera ere izan dugu…

    Ba hori, egon garela Microsoft University Tour 2007n, kamixeta eta dvd batekin itzuli garela…badakizue, "mikrosoftkeriak"
 

October 19, 2006

Blogak, eta beraien misterioak…

    Demagun elkarrizketa bat:

    - Irakurri dezu "ezdakitzein" bloga?

    - Ba ez, baino zerbait berririk idatzi al dute ba?

    - Bai

    - "jo, eske enaiz enteatzen…"

    - Ah, ni blog horretara sindikatuta nago, eta aldaketa bat dagoen bakoitzean abisua iristen zait

    - Ez nekien horrelako gauzarik egin zitekeenik…

 ——————————————————————————————–

    Ba bai! Blog batean post berri bat idazten duzunean, jakinaren gainean egon nahi duzu, ziurrenik. Gustokoen dituzun blogak egunero irekitzen aritzea… nekagarria da agian. Horregatik rss jarioak irakurtzen dituzten web aplikazioak daude. Bai. Adibidez hor ezkerraldean agertzen den Alesti, ustez, euskaraz dagoen bakarra. Ezkerreko esteka horretan klikatuz, blog honetako harpidedun egingo zarete, alesti jario irakurlean. Honek, hain famatua den, messenger programaren antzera jokatzen du: lagun baten helbidea gehitu beharrean, blog batena gehitu behar duzu; blog honetan post berri bat idazten denean, mezu berri bat bezala agertuko da. Egia esan, erabiltzeko benetan erraza da.

    Espero dut, erabilgarri izango zaizuela informazio hau; gozatu interneteko baliabideez… 

     
 

October 18, 2006

Hitzik gabe gelditu naiz

Atala: ...

    emoticonadi kazetariok! horrelako hankasartzerik ez egin, mesedez. Ikusi hemen zer gertatu den; Voz de Galizia egunkarian gertatu da…emoticon

 

eta egi bihurtu zen

Atala: Zarautz

    Bai, Zarautz eta Getaria batzen dituen oinezkoentzako bidea bukatuko dutela dirudi. Edo behintzat, bukatzen hastekotan direla dirudi. Aspalditik gaude ametsetan kontu honein, bai Zarautzen eta bai Getarian.

    Bukaera baten hasiera iragarri zuten atzo, dv-n. 

    Bidegorria noiz jarriko duten galdetzeko ordua iritsi al da? jajajaemoticon 

October 17, 2006

Larunbatetan telebista ikusten…

Atala: ...

    Badirudi larunbatetan etxean gelditzen denik ere badela…bai. Gaur ikusi dudan berri honetan ikusten den bezala, larunbat gauak Wazemank ikusteko direla dirudi. Nik bestalde, grabatu egin behar izan nuen, lagunek nire falta somatzen zuten, eta tabernak piska bat betetzera joan behar izan nuen; badakizue, karidadezko ekintzak…

    Ostiral gauak ere badu zer esana, Martin telesailari dagokionez. Hemen berria.
 

    Halere, nik uste, argi dagoela azkenaldian etb-k egindako programa onenetako bat dela Wazemank. Orain pare bat aste Balbemendi telesaila ere estreinatu zuten, nik egia esan ez dut ikusteko aukerarik izan, baina iragarkiak inpresio ona egin zidan. Ea aste hontan ikusteko aukerarik izaten dudan. Bueno eta nahiz eta jendeak hau entzun nahi ez, Goenkale kentzen duten egunean… zer egingo du etb-k? ez da berdina izango!

    Ez didazue esango, Goenkale ikusten duen euskaldun bakarra naizenik, ezta? zuei ere gustatzen zaizue, ez izkutatu!!!emoticon 

 


October 9, 2006

Helburuak, helburu

    Horixe ba. Igande hontako mendia Adarra izan arren, Asketa igotzearekin konformatu behar izan genuen…luze zihoan gure mendi ibilaldia. Baina txango polita. Batzuentzat gogorregia agian, ume txikiak baitziren gure artean.

 

    Paisaia bikainak:

 

 

eta usaintsuak ere bai ("graxioxo xamarra agian"):

 

 

    Beraz ezin kexatu ibili gara mendi hontan. Gainera hainbat "harrikozkor" ikusteko aukera izan dugu, adibidez Etenetako zutarria. Mendi ezberdina inondik inora ere. Hainbat cromlech ikusteko aukera ere izan genuen, interesgarria, normalean ez baitugu horrelakorik ikusten. 

    Ahal baduzue behintzat, aprobetxatu! ta gozatu! 

    Goza dezagun gure inguruetako mendiez… 

October 6, 2006

en dos palabras: impactante

    Ba bai. Sara kuxkuxeatzen ari nitzela, web batekin aurkitu naiz, edo hobeto esanda argazki batekin, argazki galeria batekin. Lehenengo argazkiak tripak mugitu dizkit. Edo arraroa egin zait. Ez dakit ziur. Horrelakoetan zer pentsatzen da? ba… hurrengo argazkia ez da horrelakoa izango. Eta bai. Oraindik ere, zirraragarriagoa. Eta berehala argazkilariari buruz zerbait jakiteko gogoa sartu zait. Bere inguruan, Cuban, aurkitzen duen errealitatea islatzen omen du bere argazkietan. Ikaragarria.

    Argazkiak ikusteko irrikitan izango zarete, edo ez. Baina nik hemen uzten dizuet esteka hau. Ea zer iruditzen zaizuen…Tituluak ere irakurri…

October 5, 2006

ez izan lotsati! adierazi!

Atala: ...

    Bai, gaur sentimental nabil. Eguradiagatik agian, auskalo zergatik. Bizitza…

    Zer da ba ordea bizitza? bizi izatea al da? edo bizi zaren artean disfrutatzea? Ni azken honekin gelditzen naiz. Bizitzaz disfrutatzea bezalakorik ez dago. Gauza txikiengatik poztu, ingurukoekin konpartitu, bizi, egon… Ingurukoak maitatu, eta beraien maitasuna onartu. Denbora eskeini,  "zurekin egoteko gogoa neukan" esan, sentimenduak adierazi…Eta azken hau, sentimenduak adierazi? ?¿? Ba bai, "ez izan lotsati! adierazi!" lema egokia izan daiteke, gure bizimodurako. Zenbat aldiz tristetu gara bizitza hontan, inguruan ditugun pertsonetan erreparatu gabe? ziur nago gure ingurukoek ez gaituztela aurpegi tristearekin ikusi nahi…

___________________________________________________________

… azkenengo ikusi dudan filmean ("kutxidazu bidea, Ixabel"), elkarrizketa hau zegoen:

    - Triste nago -batek.

    - Ez, ez zaude triste. Zu tristea zara. - erantzun zuen besteak

horrelako erantzun bat espero ote zuen gizarajoak… Ni behintzat horrelakorik ez dut nahi entzun. Tristea izatea, triste askotan egoten zarenaren seinale da, poz gutxi duzula, inguruaz gozatzen ez dakizula; ba hori: Triste bat zarela.

 

     Goza ezazue bizitzaz, ingurukoez,…
 

October 3, 2006

Norbait enteatzen al da?

Atala: Zarautz

    Ezin dut sinistu. Herritarra izan eta horrelako dudak edukitzea, ez da normala.

    Bada zarautzen ibai (’irriyo’ nere hitzetan) berezi bat. Bizitza osoan ‘rio peste’ deitu izan dioguna. Halere denok dakigu, benetako izena Inurritza dela.

    Orain arte dena argi. Ba ztb (zarautzko telebista) ikusten ari nintzen batean, aurkezleak ‘peste ibaia’ deitu zion. Harrigarria. Aho bete hortz gelditu nintzen telebistaren aurrean. Ezin nuen sinistu.

    Beti ikamikak izan ditugu, etxean askotan, gure ibai maitea bi ibaiez osatuta dagoela, edo ez, edo bai… edo nik zer dakit. Alde batek izen bat duela, besteak beste bat… halere gaurkoan irakurri dudana ezin sinesturik nabil.

    Gure eskualdeko komunikabide den hitza-k, gure herri maitean egingo diren aldaketen berri ematen du gaur. Saihesbide bat, etxe berriak… badakizue, laister hauteskundeak dira, herritarrei berrikuntzen berri informatu behar. Eta lasai asko hau irakurtzen ari nintzela, non irakurri dudan Igerain erreka mantendu eta berreskuratu nahi dutela. Igerain? Hori non dago? Dirudienez, zarautztarrontzat ‘rio peste’ dena, ztb-rentzat ‘peste ibaia’, Igerain izatera pasa da ‘Inurritza’-ren ordez. Edo betidanik izan da horrela, edo beste ibai bat azaldu da, edo auskalo zer!

    Norbaitek hau argituko al digu, oh zarautztarroi, edo inkognita honekin bizi beharko dugu? Auskalo!






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve