Norbait enteatzen al da?
Ezin dut sinistu. Herritarra izan eta horrelako dudak edukitzea, ez da normala.
Bada zarautzen ibai (’irriyo’ nere hitzetan) berezi bat. Bizitza osoan ‘rio peste’ deitu izan dioguna. Halere denok dakigu, benetako izena Inurritza dela.
Orain arte dena argi. Ba ztb (zarautzko telebista) ikusten ari nintzen batean, aurkezleak ‘peste ibaia’ deitu zion. Harrigarria. Aho bete hortz gelditu nintzen telebistaren aurrean. Ezin nuen sinistu.
Beti ikamikak izan ditugu, etxean askotan, gure ibai maitea bi ibaiez osatuta dagoela, edo ez, edo bai… edo nik zer dakit. Alde batek izen bat duela, besteak beste bat… halere gaurkoan irakurri dudana ezin sinesturik nabil.
Gure eskualdeko komunikabide den hitza-k, gure herri maitean egingo diren aldaketen berri ematen du gaur. Saihesbide bat, etxe berriak… badakizue, laister hauteskundeak dira, herritarrei berrikuntzen berri informatu behar. Eta lasai asko hau irakurtzen ari nintzela, non irakurri dudan Igerain erreka mantendu eta berreskuratu nahi dutela. Igerain? Hori non dago? Dirudienez, zarautztarrontzat ‘rio peste’ dena, ztb-rentzat ‘peste ibaia’, Igerain izatera pasa da ‘Inurritza’-ren ordez. Edo betidanik izan da horrela, edo beste ibai bat azaldu da, edo auskalo zer!
Norbaitek hau argituko al digu, oh zarautztarroi, edo inkognita honekin bizi beharko dugu? Auskalo!

Nire uste apalean Inurritza ibaia eta igerain erreka ez dira gauza bera.
Comment by Imanol — October 3, 2006 @ 8:53 pm
Itziar, orainguan ere kale????
Zarautztar edota zarauztar??? jajaja…
Comment by TuTi — October 3, 2006 @ 9:48 pm
aber TUTI: euskaltzaindiak Zarauztar, NIK Zarautztar
ta igerain, inurritza… no me entero!
Comment by itziar — October 3, 2006 @ 10:08 pm
Nere ustez dana “Rio Peste” ta kitto.
jeje!! Nei graziya ematen dit.
Comment by Montx — October 4, 2006 @ 2:03 pm
Bai bai, nik “peste ibaia”rena entzunda nekan ZTBn… lotsagarriya [beste behin] …
Comment by TuTi — October 4, 2006 @ 8:42 pm
Izatez ze izen dun nik’e eztakit jakin, baño institutuan ibiltzezan tipo bat hara eroi omen tzan ta nolakua zan ikusita, esango nuke rio peste eo peste ibaia izenak adierazteula gure erreka maitian benetako izaera.
Comment by irizar — October 9, 2006 @ 7:00 pm
Ah! Ta hemen blogian, ta beste blogetan e bai, zenbaki bat bi aldiz idatzi ber hori zertako dan enaiz aklaratzen. Esplikauko miss informatics?!
Comment by irizar — October 9, 2006 @ 7:01 pm
mezua pertsona batek idatzi dula ziurtatzeko dala esango nuke. halare badakizu ni erdi-informatikari naizela, ez osoa. jajaja
Comment by Administrator — October 9, 2006 @ 9:38 pm
nik uste problema dala inork ez dakila zarutzen hiru erreka daudela, gero hoietako bi elkartu iten dialarik, salbide, igerain izangoa beste bat ta inurritza
Comment by kati — May 29, 2007 @ 9:35 am