ez izan lotsati! adierazi!
Bai, gaur sentimental nabil. Eguradiagatik agian, auskalo zergatik. Bizitza…
Zer da ba ordea bizitza? bizi izatea al da? edo bizi zaren artean disfrutatzea? Ni azken honekin gelditzen naiz. Bizitzaz disfrutatzea bezalakorik ez dago. Gauza txikiengatik poztu, ingurukoekin konpartitu, bizi, egon… Ingurukoak maitatu, eta beraien maitasuna onartu. Denbora eskeini, "zurekin egoteko gogoa neukan" esan, sentimenduak adierazi…Eta azken hau, sentimenduak adierazi? ?¿? Ba bai, "ez izan lotsati! adierazi!" lema egokia izan daiteke, gure bizimodurako. Zenbat aldiz tristetu gara bizitza hontan, inguruan ditugun pertsonetan erreparatu gabe? ziur nago gure ingurukoek ez gaituztela aurpegi tristearekin ikusi nahi…
___________________________________________________________
… azkenengo ikusi dudan filmean ("kutxidazu bidea, Ixabel"), elkarrizketa hau zegoen:
- Triste nago -batek.
- Ez, ez zaude triste. Zu tristea zara. - erantzun zuen besteak
horrelako erantzun bat espero ote zuen gizarajoak… Ni behintzat horrelakorik ez dut nahi entzun. Tristea izatea, triste askotan egoten zarenaren seinale da, poz gutxi duzula, inguruaz gozatzen ez dakizula; ba hori: Triste bat zarela.
Goza ezazue bizitzaz, ingurukoez,…

Zure diskurtsoakin bat itet Itziar, guztiz ados nao baina batzutan ahaztu iten zaigu bizitza ze sari preziatu dan…
Ah, eta pelikulako esaldi horrek graziya in zin egiya esan entzun nunian baina nei esanez gero…ufff mina iteko modukua.
Comment by Maite — October 5, 2006 @ 10:00 pm
Ño!!! “Tristia zea”, esaldi gogorra. Buf!! Miñ emateko moukua.
Comment by Montx — October 6, 2006 @ 9:42 am
Hola esanda emateu norbeak erabakitzeula triste eo pozik eotia. Hain xinplia balitz..baño ezta. Horrek eztu esan nahi norbeak zereinik eztakala bere sentimendutan, burua’re zeozertako dakau…baño ezta hain xinplia ez hoixe.
Gertatzea zeare, pozik bizi dian asko, beren buruai gauza asko ezkutatuz, gauza asko frente in gabe bizi diala ta horrek denboakin krak iteu…
Comment by irizar — October 8, 2006 @ 9:10 pm
Iepa!
Ezta beti horren errexa e!
Batzutan nahiko genukeena baño lotsatiaguak gea, ni behintzat bai. Behin baño geyotan gelditu naiz zerbait esateko goguakin ta nere lotsan kulpagatik geo arrepentitu in naiz. Askotan gauza asko nahiko genituzke esan baño, batzutan gure buruak edo bihotzak eztigue uzten nahi deun hori esaten. Egiya da gauza batzui bueltak eman gabe hobe dala ausartu eta esatia, baña beste batzutan hobe izatea buruai pare bat buelta ematia.
(Gaur pixkat filosofo ta melankoliko nao).
Comment by Axi — October 10, 2006 @ 12:52 pm
jejeje…
Politak botatako “galdera existentzialak”, bai hoixe.
Xiskoko abestiya in nunian, oain 2-3 [eo geyo!] bat urte galdera hoyetxek neuzkan bueltaka buruan… ze kasualitate…
Comment by TuTi — October 15, 2006 @ 9:42 pm