October 6, 2006

en dos palabras: impactante

    Ba bai. Sara kuxkuxeatzen ari nitzela, web batekin aurkitu naiz, edo hobeto esanda argazki batekin, argazki galeria batekin. Lehenengo argazkiak tripak mugitu dizkit. Edo arraroa egin zait. Ez dakit ziur. Horrelakoetan zer pentsatzen da? ba… hurrengo argazkia ez da horrelakoa izango. Eta bai. Oraindik ere, zirraragarriagoa. Eta berehala argazkilariari buruz zerbait jakiteko gogoa sartu zait. Bere inguruan, Cuban, aurkitzen duen errealitatea islatzen omen du bere argazkietan. Ikaragarria.

    Argazkiak ikusteko irrikitan izango zarete, edo ez. Baina nik hemen uzten dizuet esteka hau. Ea zer iruditzen zaizuen…Tituluak ere irakurri…

7 Erantzun »

  1. Bai, argazki kurioxuak dia.

    Portzierto, Itziar, gaur ere akats.
    “Sara kuxkuxeatzen ari nitzela”
    Sara?? Sala?? Sarea?? Nik uste irakurle sarea esan nahi zigula, baña bueno egunero ez dala astelena ta gaurkuagatikan (berriro ere) utzi ingoyou. jaja!!!

    Comment by Montx — October 6, 2006 @ 12:18 pm

  2. “en dos palabras: impactante”
    Dos palabras?? Beraz Im pactante, ez??
    jeje!! Ostirala da, bakizue ze pasatzen dan,

    Comment by Montx — October 6, 2006 @ 1:36 pm

  3. argazkiyak latzak…batez ere batzuk! ze gauza ibiltzen zea bisitatzen Itziar! jendia ez dao burutik oso sano holako argazkiyak iteko (eta gainea artia deituko diyoe!)

    Comment by Maite — October 7, 2006 @ 12:42 pm

  4. ba egiya esan… gogor xamarrak iruitu zaizkit nei…

    Comment by Administrator — October 9, 2006 @ 9:40 pm

  5. Gogorrak zein zentzutan?

    Comment by Imanol — October 9, 2006 @ 9:53 pm

  6. ba… eztakit, baña tripak nahastu, eo eztekit, sentzaziyo rarua…

    Comment by Administrator — October 9, 2006 @ 10:06 pm

  7. Nik uste, beste “artixta” hau ba hoixe dala, “artixta”. Bere helburua lortu du: probokazioa.
    Gainontzekoa,nik uste, gure buruak iten dula. Itziarri eta gehienoi, tripak moitzea seguraski arte-lan bakoitzetik sortzen zaizkigun hitz-kontzeptu-koktel baten nahasketa bat dala:sexua, prostituzioa, biluztea, [auto]bortxatzea, aurpegiak estaltzea, Kuba, emakumeak…

    Irudi gogorrak eta hotzak…

    ONDO HASI ASTELEHENA !

    Comment by TuTi — October 15, 2006 @ 9:50 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve