October 17, 2006

Larunbatetan telebista ikusten…

Atala: ...

    Badirudi larunbatetan etxean gelditzen denik ere badela…bai. Gaur ikusi dudan berri honetan ikusten den bezala, larunbat gauak Wazemank ikusteko direla dirudi. Nik bestalde, grabatu egin behar izan nuen, lagunek nire falta somatzen zuten, eta tabernak piska bat betetzera joan behar izan nuen; badakizue, karidadezko ekintzak…

    Ostiral gauak ere badu zer esana, Martin telesailari dagokionez. Hemen berria.
 

    Halere, nik uste, argi dagoela azkenaldian etb-k egindako programa onenetako bat dela Wazemank. Orain pare bat aste Balbemendi telesaila ere estreinatu zuten, nik egia esan ez dut ikusteko aukerarik izan, baina iragarkiak inpresio ona egin zidan. Ea aste hontan ikusteko aukerarik izaten dudan. Bueno eta nahiz eta jendeak hau entzun nahi ez, Goenkale kentzen duten egunean… zer egingo du etb-k? ez da berdina izango!

    Ez didazue esango, Goenkale ikusten duen euskaldun bakarra naizenik, ezta? zuei ere gustatzen zaizue, ez izkutatu!!!emoticon 

 


4 Erantzun »

  1. Itziar lotsagarri!!!
    Goenkale??
    Nik Periko hil zanetik ez detela ikusten. Gogoratzen Perikotaz?? Inbestiga.

    Bestalde nei geyo harritzen dit “Pacific Blue”-k eta “Maite kuttuna”-k dakaen audentziya.
    Hola altzako deu Euskal Herriya.

    Comment by Montx — October 18, 2006 @ 8:01 am

  2. Periko badakit zein zan, etorkin hua…marrokiya edo holako zerbait zan ezta? Eta nere etxian Goenkale sagraua da oaindik!

    Comment by Maite — October 18, 2006 @ 11:12 pm

  3. Oso ondo Maite.
    Aupa Periko!!

    Comment by Montx — October 19, 2006 @ 8:00 am

  4. Eh, ni re perikotaz goatzen naizela eh! jajaja

    Comment by Administrator — October 19, 2006 @ 1:47 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve