October 25, 2006

Mikrosoftkeriak

    Informatikaren mundu zoragarrira hurbiltzeko aukera izan dugu gaur, goizean goiz Donostiara joateko kemena izan dugunok. Han bildu gara areto "guay" batean 200 pertsona inguru. Edo gehiago, ez dakit. Baina hitzaldi luze eta agian interesgarri bat entzutera joan naiz ni behintzat; asko denbora pasatzera joango ziren.

    Ba han nengoen ni, nire gelako batzuekin… fakultateko jende asko ikusten nuen aretoan, informatikan aditu izan nahi duten horietako asko (noski, ni barne, jajaja).

    Hasi da ba, gure hitzaldi berezi hori. Berezia, espero ez genuen bezalakoa izan delako agian. Orduak eman du eta han jarri zaigu "tipo" bat, Microsofteko produktu batzuetaz hitz egiten, nola erabili azaltzen, eta derrepentean google earth-en kopia merke bat egin du. Eta han geundenon aurpegiak… ba… grabatzeko modukoak. Gainera parre egiteko aukera ere izan dugu, hizketan ari zenak, eta ondoren etorri denak… hori da hori etorria zutena. Teknologiarekin lotutako hitzen tartean, txisteak, ateraldiak…. "El club de la comedia" zirudien, eta ez, ez naiz gehiegikeriak botatzen ari, gure parreak entzun besterik ez zegoen. Bateko, ingelesez kaxkar xamar zebilen Sevillako tipoa, ondoren Sevillakoari arpa jotzen zion Paco delako tipoa….

    Ba bai, Microsofteko hitzaldi dotorea, interesgarria, eta berriro ere arraroa. Argi zegoen, hango hirukote harek, Microsoften alde onak argi zituela; halere, bazirudien ez zeudela guztiz alde: copylefta aipatu dute, Microsoften produktuen prezioak, marketing-a…

    Etorkizuneko Microsofteko informatikari buruz zerbait gehiago jakitea lortu dugu behintzat, zer proiektu dituen, bideojokoak nola egin, office berriaren itxura ikusteko aukera ere izan dugu…

    Ba hori, egon garela Microsoft University Tour 2007n, kamixeta eta dvd batekin itzuli garela…badakizue, "mikrosoftkeriak"
 

2 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2006/10/25/mikrosoftkeriak/trackback/

  1. kaixo borbor!
    Ba guri antzeko zerbait gertatu zitzaigun blogei buruzko hitzaldi batean. Ustez asko zekien emakume bat hasi zen hizketan… eta ikasi genuenaren artean: titixorroekin lo egiten bazuen, buruz gora egin behar zuela; bere seme-alabak ez omen ziren igerilekura joaten eta irakasleak etxera deitu zuenez, zerbait asmatu behar. Ba berak semeak uretan desegin egiten zirela esan zion.
    Eta blogak? Horixe galdetuz atera nintzen hitzaldi horretatik.

    Comment by Imanol — October 26, 2006 @ 12:26 am

  2. guri egia esan denetik kontatu ziguten, eta noski microsoften inguruko hainbat kontu, interesgarriak, egunen batean erabilgarriak ere izango direnak. Eta eskerra zuei bezala ez zizkigutela beraien ingurukoen sekretutxoak kontatu!!! jajaja:D

    Comment by Itziar — October 26, 2006 @ 9:15 am

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve