Informatikarion mixeriekin jarraki…
"¿Algún informático en la sala?" eta han ikusten da Itziar mahai baten azpian izkutatzen… patetikoa da.
Zergatik? gaur ordenagailuek nire aurkako borroka egiteko eguna hartu dute. Bai, ez nireak bakarrik eh, besteren bat ere kontran jarri zait. Hemen ditut, nire ondoan etxeko bi ordenagailuak, eskerrak batek behintzat egiten duen..bestea hortxe dago tripak aterata, zer egingo diogu ba.
Atzoko hitza, NAZKATUTA zen, ba gaurkoa ere bai. Ezin nahi dudana egin. Zergatik izango ote da informatikaren munduan dena erlatiboa? email bat bidaltzen badut, nora bidali pentsatu behar dut, zein itsurarekin iritsiko den jakiteko. Edo zein nabigatzaile erabiliko duten besteek, ez du balio "nirean ondo ikusten da" batek… Eta gero informatika gustatzen zaidala esaten dut (beno, gustatzen zait eta…).
Ziur nago jende askok uste duela, dibertigarria dela eserita pasatzea eguna, jolasten, ordenagailu aurrean "egon" behintzat. Halere, tarteka beste lanen batengatik aldatuko nuke. Tarteka bakarrik eh. Ba al dakizue zer sentitzen den, zure lanaren fruturik ez ikustean, edo oso epe luzera ikusten dituzunean? bai ba hoixe, desmoralizatu da hitza. Mekaniko batek kotxe bat konpontzen du, edo ez du konpontzen, momentuan ikusten da hori. Eta nork dio egiten hainbeste ordu pasatako nire web orri erdi programatuak ongi egingo duen, egiten hasi naizen momentuan? inork ez daki, nik ere ez.
Gaurko leloa: botila erdi beteta dagoela pentsatu behar da!!!! ez ahaztu.


