euliak eta eginbeharrak
Gaurko eguna lanpetua benetan, eta euliak inoiz baino nazkagarriago. Itziarrek noiz lan gehiago, euliak nazkagarriago. Bai.
Eta bai, eguna lanpetua izan da, edo eginbeharrez betea, hobe esanda.
Eginbehar bat definitzeko, hitzak berak esaten duena da onena. EGIN BEHARRA, egin behar dena, ez zerorrek nahi duzuna, edo besteek zuk egitea nahi dutena. Benetan arrazoi bat dela edo beste bat dela egin beharrekoa, beti ez gustokoa…
Halere, gaurko eguna bukatu da, lanerako behintzat, eta biharko eginbeharretan pentsatu beharko. Gaurkoak pasa dira, biharkoak etorriko dira…
Zenbat aldiz idatzi dut eginbehar hitza? jajaja
