December 10, 2006

zubia = puente

Atala: ...

    Hallons nire irakurleoi!

    Zubiko azken eguna, eta ni hementxe nire ordenagailu aurrean lantxo batzuk aurreratu nahian. Aurreko egunetako utzikeriak, lan egitera behartu nau. Egiten duen eguraldi bikainarekin ni nire egongelan sartuta, leihotik ikusten dudan eguzki izpiekin konformatu beharko dut…

———————-

    Durangoko azokara bixitarik egin al duzue? lehengo urtean joan nintzen lehenengo aldiz, eta aurten errepikatu beharra izan dut. Ikaragarria da hura. Asko gustatu zitzaidan eta ezin aurten etxean gelditu. Hara joan eta diska batzuk erosi, herria ezagutu… egun polita pasa… Ederki ibili ginen.

 

———————-

    Eta bixitak aipatzen ari naizela, Muzki herria ezagutzeko aukera ere izan dut zubi honetan. Egia esan ez dakit zenbat biztanle izango dituen, baina benetan polita iruditu zitzaidan. Polita eta berezia, arraroa. Inoiz ikusi dudan frontoirik xelebreena zegoen bertan, errepidea pasatzen baita frontoi erditik. Ikaragarria. Eta hotza, hotz egiten zuen, haizea, eguzkia, eta lagungiro bikainean han ibili ginen gora eta behera. Puente la Reina eta Lizarra ere ezagutu genituen, eta ‘la fuente del vino’, eta,…. egun bikaina, bai.

———————-

   Oka jolasean zubia azaltzen den laukitxoan erortzen bagara, ‘tablero’ko hainbat laukitxo ikutu gabe bukatzen dugu jolasa. Bestalde, gure zubi hauek ez dira horiek bezalakoak; zubiko egunak gure oroitzapenetan gelditzen dira, eta hurrengo zubia noiz helduko den zain gelditzen gara, eta zubiak maite ditugu, eta gauza berriak, bereziak egiteko erabiltzen ditugu. Zer izango litzateke gure egutegia zubirik gabe?

 

2 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2006/12/10/zubia-puente/trackback/

  1. Muski orduan herri interesgarria ezta? Ea eguraldiak laguntzen duen abendu bukaeran eta ez zeaten inkomunikatuak geatzen elurrarengatik, eta bide batez, bisitentzako errepidea egoki dagoen…

    Comment by Maite — December 10, 2006 @ 10:32 pm

  2. En fin. Zubiaz gozatu ahal izan baduzu, zorionak. Besteok ez dugu zubirik izan, badakizu, Opusen Jainkoari bai baina zubiei ez.
    Eta Durangoko azoka…….aix, hori da hori sangria ekonomikoa. Aurtengoan ere, poltsikoan zuloa dudala bueltatu naiz.

    Comment by Imanol — December 10, 2006 @ 11:10 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve