December 13, 2006

lana egitea osasuna da!

    Hau esan zuena ixilik gelditu bazen…

    Osasuna dela diote, diogu. Zergatik? lanik ez daukagunean aspertu egiten omen gara. Baina gogoratzen zeinen ondo pasatzen genuen 15 urterekin udara osoa hondartzatik atera gabe? nork behar zuen lana?

    Eta lana daukagunean? eguna ordenagailu aurrean, bizkarreko minez, begietako minez… eta burua "exprimituta", pentsatzeko indarrik gabe.

    Eta pentsatzen jartzekoa da, lana daukagunean, lan gehiegi daukagulako kexatzen gara, hainbeste buruhauste ditugu…eta lanik gabe gaduenean, lana noiz izango zain gaude.

    Agian lana nahi dugunean, tamainan nahi dugu, ez gehiegi, ez gutxiegi. Tamañan. Gaurko leloa…"egin ezazu lan, baina tamañan" 

5 Erantzun »

  1. Lelo interesgarria. Gugan aplikatzea besterik ez da falta…

    mmm…konplikatuagoa da hori

    Comment by Imanol — December 13, 2006 @ 11:13 pm

  2. Iepa!!!
    Itziar arrazoi dakazu!!!
    Lan geyegi itedeu! Okupatuegiak bizi gea! Atzore mendira federatzeko zenbat buruhauste euki genitun! DENBOA FALTA ZAIT azken aldiyan!!!!Ezin deu hola jarraitu! Ze ondo etorriko zaizkiten bost egun Zarauztik kanpoa! Aber ya iristean 26a!
    Lana bai baño tamañan!!!!
    Ondo segi ta ZAINDU!!!

    Comment by AXI — December 15, 2006 @ 11:52 am

  3. Ba ni ez nauzu kobentzitu, denak kexatzen gara lanarekin, baina kexatzea gure ohitura gustukoenetakoa da, eta lanak sekulako bizia eman liezaioke pertsonari.

    Sozietatean murgiltzeko balio digu eta ez dut uste orain 15 urte nituenean bezala pasatuko nuela egun oso bat hondartzan, nahita ere ezingo nuen.

    Halere, lana tamañan egitea ikaragarria litzateke, hori bai loteria ona ;)

    Comment by bewater — December 15, 2006 @ 1:16 pm

  4. Nik garbi daukat. Nire kuadrillako batek dioen bezala:

    “Trabajar es malo, sino, no te pagarían por ello”

    Eta egia da aizu! zerbait “ONA” balitz guk ordaindu beharko genuke lan egiteko, eta ez alderantziz. Ez izan duda izpirik!

    Comment by borthuzai — December 19, 2006 @ 8:36 am

  5. egia da lana benetan osasuntsua eta ona izango balitz (talasoterapiara joatea bezala) ordaindu egin beharko genukeela! jajaja.

    halere nik uste lana agian ez dela osasuna izango, baina kexatzea bai. Kexatzeak indarrez mantententzen gaitu… kexa gaitezen!

    Comment by Itziar — December 19, 2006 @ 1:42 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve