blog
Denbora da blog hitzaren esanahia google jaunari eskatu niola, eta ordundik gauzak asko aldatu dira. Ezagutzen nuen blog bakarra sustatu zen (orain gutxi 5 urte egin ditu gainera). Inork ez zekien zehazki zer zen blog bat! nik ere etxean oraindik azalpenak eman behar izaten ditu, zer diren, zer ez diren…
Nork esango zidan niri, orain urte batzu, eguneko hainbat ordu ordenagailu aurrean pasako nituenik, eta internetekin bizitzera ohituko nintzenik. Egunero nire gustokoen diren blogetan post berririk dagoela begiratuko nuenik…eta zain geldituko nintzela irrikitan, blogariek zer kontatzen duten jakiteko izugarrizko gogoz…
Bestalde, nork pentsatuko luke, nik blog bat idatziko nuenik, nire gauzak kontatuko nituenik… informatikari naiz, baina ez idazle…
Ez al duzue pentsatzen, blogari ez zaretenok, ea zergatik idazten duen jendeak, beraien blogak sortzen dituzten, bitxikeriak kontatzen dituzten… nik ere ez dakit zerk bultzatzen duen pertsona bat hori egitera. Agian irakurleak dituztela jakiteak idazteko gogoa sortzen diete? ez?
Galdera gehiegi goizeko ordu hauetarako….

Jo, ez naiz ni aditua, baina alde batetik blogak esibizionismo hutsa direla uste dut.
Gizartearen aurrean dugun maskara aldatzeko aukera bat ere bada, beste pertsona bat izateko (”persona” hitza grekera klasikoko ”prosopon” hitzetik dator, eta honen esanahia ”maskara” da)
Erantzuleak izateak (garrantzitsu sentitzeak) ere asko motibatzen du.
Ez dakit, mundillo honek erakargarri bihurtzen duten alderdi asko ditu.
Comment by borthuzai — December 19, 2006 @ 12:33 pm
Ez det uste arrazoia esibizionismo puntua denik (agian norbaitek baña ez gehiengoak). Esibizionismoa izango bazen arrazoia, inguruko guztiei esango genien bloga dugula.
Nik esango nuke, pertsonak berez duen abenturarako griña, gauza berrietan esperimentatzeko gogoa,… ez dakit nola esplikatu; erakargarritasun puntu bat du arrapatzen gaituena.
Comment by i eme — December 21, 2006 @ 1:38 pm
Aurtengo martxoan publikatu nuen lehen ekarpena nire blog sortu berrian, eta egia esan, harrituta geratu naiz, bai hartu dudan martxaz eta bai “blogosfera” delakoaren eraginaz.
Aurrekoan, gai hau buruan, honakoa idatzi nuen:
Exhibizionismoa? Nik uste dut denok dugula zerbait esateko (berdin dio ogibideak), baina lotsatiegiak garela, eta hau bide bat izan daiteke: inoren aurpegira bota beharrean, idatzitakoa sarean utzi, eta gero ikusi zer gertatzen ote den.
Comment by Amuitz — December 22, 2006 @ 12:35 am
Barkatu, ikusiko zenuen aurreko mezuan lotura ixtea falta zela batekin, oraindik ere ikasten ari gara eta!
(Hurrengoan ondo egiten saiatuko naiz)
Comment by Amuitz — December 22, 2006 @ 12:39 am
Ups! Nik exhibizionismoarena bero-beroan, gehiegi pentsatu gabe ipini nuen. Baina orain, interneten pixka bat begira jardunez, wikipedian hau topatu dut:
“En sentido amplio el exhibicionismo (del latín exhibere, “mostrar”) es la inclinación de un individuo a exponerse en público de forma espontánea y excesiva, sin ajustarse a las normas sociales. Dicha inclinación implica también el continuo hablar de convicciones, sentimientos, capacidades, aversiones o gustos, sin invitación previa para ello…”
Eta neurri batetan blogetan nork bere sentipenen, jakituriaren, gustoen… arabera aritzen gara porque sí, arrazoi jakinik gabe.
Gainera, blogetan exhibitu, exhibitzen gara, baina aldi berean izkutuan mantenduz, babestuta… Ez dakit. Psikologoren batek obeto argituko lizkiguke duda hauek.
Beno, ez gaizki hartu please!
Ez dakit, agian ni izango naiz exhibizionista bakarra
Comment by borthuzai — December 22, 2006 @ 11:38 am
exhibizionismo hutsa ez da izango, ez nere kasuan behintzat.
Interneten zati izateko gogoa agian? Nire burutik pasatzen den edozein gauzetaz idatzi, eta jendeak horri buruz duen iritzia jakin nahia?
…
Comment by Itziar — December 22, 2006 @ 3:20 pm
askotan hiztegiei gutxiago begiratu beharko genieke.
Comment by i eme — January 4, 2007 @ 4:20 pm