January 26, 2007

Gaur

Atala: ...

Gaur triste jaiki naiz, triste. Agian beranduago jaiki banintz… ez nuke berdina esango. Zerura begiratu dut, eta hodeiak, lainoak… zerua triste zegoen. Etxean bakarrik gelditu naiz, eta bakarrik paseatu dut kalean zehar. Eta bakarrik egon naiz, eta ondo sentitu naiz. Eguzkia ateratzen hasi da, eta eguna alaitzen joan da… dena alaitzen ari da… Berriz ere etxean bakarrik nago, eta kalera joango naiz bakarrik, eta paseatu egingo dut kaleetan zehar. Eta zerura begiratuko dut, eta oskarbi egongo da… zerua alai egongo da. Pozik oheratuko naiz. Agian beranduago sartu beharko nuke ohera…

January 25, 2007

Elurra

Atala: Zarautz

Badirudi ez dagoela beste notiziarik. Elurra ari du!!! ba bai. Eta Zarautz inguruko mendiak atzo elurtuta esnatu ziren.

Orainarte izan dugun udaberriarekin… hotza eskatzen genuen. Eta hotza izatetik, hotza, elurra, izotza, euria, errepideetan arazoak.. edukitzera pasa gara. Baina hori da nahi genuena ezta?

Eguraldi honek etxetik ateratzeko gogoa kentzen du. Ufa.

Hala ere, hau nahi genuen, eta lortu dugu. Baina…zenbatek esango ote dute udaberri goxo hortan hobeto geundela…

sobre gustos, no hay nada escrito. Baina orain, hau aguantatu behar. Zer egingo diogu ba.

Eguraldia lagun, atzo Zarauzko Indamendi (Zumaiarren baimenarekin noski) elurtuta zegoela, argazki bat atera nion.

 

Normalean Izarraitz ere ikusiko litzateke, baino badirudi laino gehiegi dagoela, ez baita antena ere ikusten. 

January 23, 2007

Eguneroko abentura?

Bada egunero lanera kotxez joaten denik, edo oinez edo bizikletaz…

Nik Donostira joan behar dudan bakoitzean ere, trena hartzen dut. Zenbat bizipen, eta zenbat jende ezberdin… trenean bizitakoak ez du preziorik! egunero abentura berri bat.

Gaur ordea, Donostira joateko pare bat aldiz pentsatu beharra zegoen: izugarrizko eguraldi txarra! euria, hotza, haizea…zer gehiago espero zitekeen eguraldi ederrez pasatako hilabeteen ondoren…

Eta egun berezi bezala, autobusa hartzea erabaki dut. ‘ Itziar, gutxiago bustiko zara autobusez joaten bazara. Fakultatetik gertuago gelditzen da’. Eta horrela, hantxe joan naiz autobus geltokira, gutxi bustitzeko ilusio horrekin. Gainera momentuan ez zuen euririk ari… primeran beraz.

Arazoa autobusa berandutzen denean hasten da. 9.15 puntuan ziren, autobusaren ordua. Eta bat-batean txingor pixkat hasi du. No problem gutxi ari du ta.

Autobus geltokiko ‘markesina’ goraino beteta, ezin bertara sartu aterpe hartzeko, baina tranki, honek ez du bustitzen. 

Ordua 9.16: ‘kriston txingorra’. Eta ni aterkiaren azpian, nire galtza barrenak nola bustitzen ziren ikusten…emoticon

Ordua 9.20: txingorrak gogor jarraitzen du, inguruko kotxean mantxo-mantxo doaz errepidetik…

Ordua 9.21: jendea autobusa noiz etorriko pentsatzen, atzera begira, errepidera begira… bustitzen ari gara!!!

Ordua 9.25: orain euria ari du, eta nola gainera… (noiz iritsiko ote da autobusa)

Ordua 9.29: jendearen aurpegia alaitu da autobusa ikusi duenean. (semaforoa gorria dago, negargurea)

Ordua 9.30: autobusa iritsi da! jendea korrika doa autobuseko ateruntz, eta ni ere bai noski. Eta hantxe sartu naiz aitona baten atzetik, ttak! ez naiz gehiago bustiko, jajaja

Konturatu naizenerako erdi lo nengoen autobusaren barruan, aulki deseroso horietako batean eserita. Baina zerbaitek esnatu egin nau, eta ezin nuen sinistu, bazirudien autobus barruan euria ari zuela. Ene bada. Nire ondokoak ere aurpegi txarra jarri du, ur txorrotada hori ikusi duenean…

Ezerk ezin duela okerrago joan uste duzunean, lasai, benetan okerrago joango da. horrenbeste txingorren ondorioz, gure A8 maitean, trafiko arazoak. Eta 50 kilometro ordutik gora ezin pasa. Eta ni erlojuari begira…

Baina derrepentean autobuseko txoferrak salbatu gaitu. Ia kamioi bati ipurdian muxu eman dio, eta han atera da ziztu bizian ezkerreko karrilera, ia erori da nire aurrean zutik zegoen neska gaztea, eta Donostiara buelta bat ematera zihoazen jubilatu kuadrilak ere badaezpada ere inguruan zutenari heldu diote… Ikaragarria izan da gure ‘kamikazearen hazaña’. Ia bertan gelditu ginen…emoticon

——————————————————-

iritsi naiz nire geltokira, jetsi naiz, eta ‘kriston euri zaparra’. No koment.

——————————————————-

Autobusa edo trena?

hurrengorako uste dut egun hau ongi gogoratuko dudala, eta ez dela erabaki zaila izango….

 

 

Gabon guztioi 

January 22, 2007

Lotza (gaurkua, zarauztarrez)

Zer da lotza? zeatik lotzatze gea? kriston galdera! ta iñoiz eztakigu ze erantzun… Batzutan, lotza pasatzedeu, ‘por afición’. Zenbat gauzak emateiguen lotza, ezta normala. Ta nei askotan esateie: ‘Itziar, zuk eztakazu lotzik’, ta nere erentzuna: ‘nik lotza bakat, lotzau ber dan gauzetako’. Klaro, hor dao koxka. Nun dao muga? noiz lotzau ber da, noiz ez? Kaletik mozorrotuta juteko? adibidez ni enaiz lotzatzen… besten batzuk bai ordia… pertzonan arabera.

——————————————————-

Oan larunbaten ikusitako asuntua.

Bagoaz Imanol ta ni kaletik lasai asko ta han ikusteitugu, neska bat ta mutil bat. Sin mas ezta? ba ez!

Harrituta geau giñan beaiei beira, ta zeba? ba batek eskoba ta pala zezkan eskuan; bestiak zakarrez betetako poltza bat. Flipauta geau giñan…

Ta ordun beaiei jarraika hasi giñan, ta ze ikusiko, ta banku baten aurrea jun tziala (osease, exeitzeko banku bat) ta hantxe zakar guztiyak bota zituen lurrea, ta ondo ondo zabaltzen hasi zian zakar guztiya lurretik. Ze ai dia? baño laxte konturau giñan zertan ai zian.

Kamara bat atea zuen ta han ibili zian bankuai eta lurreko zabor guztiyai argazkik ateatzen. Flaxakin, gabe, urrutitik gertutik, bat sillan eserita bestia argazkiya ateatzen…. baño etzian gustoa geau lehenengo bankuakin, illunegiya zala eo, ta beste batea jun tzian. Ta gu atzetik.

Aurreneko bankutik zakarrak bildu (eskoba ta palakin), poltzan sartu, ta beste banku baten billa juntzian. Han berdiña intzuen, ta argazkik ateatzen jardun zian. Baño etzun ematen gustoa ai zianik. Nik uste itzal raro batzuk zeudelako zala. Ta ordun berriz dana jaso ta han juntzian eguzkitan zeon banku batea…Gu beaien atzetik. Ta berriz zakarrak bota, argazkik atea… ematezun gustoa geau ziala. Dana jaso ta jun intzian…

—————————————————————

Momentu batez imaginau nun, horko bi hoyek gu giñala. Ta ai nintan pentzatzen ze lotza pasako nun… bueno igual hain haundiya re ez, baño jende guztiyan aurriak zakar poltza bat lurrian ustu… ta geo gañea argazki marabillosuak atea…

ta lotz hori dana pasa ta geo argazkiyak gaxki atea bazian? jajaja emoticon

Earki pasa genun eh Imanol? emoticon

January 18, 2007

usaina

Zarautzen esaten den bezala: ‘aitze al dezu usaia?’

Denok dakigu usainak ez direla aditzen, usaindu egiten direla. Halere, ez dakit gauza hau zarauztarrona den, edo beste herrietan ere gertatzen den.

Usainak bereziak dira. 

Gaur gauean, eskaratzetik ateratzean (zakarra botatzera, ez parrandara), usain berezi batekin egin dut topo: simaur edo ximaur edo ximor usaina.

Oroitzapenak ekarri dizkit usain horrek.

Gazte taldearekin 5 egun pasatzera joaten naizeneko gauak gogoratu dizkit. Etxetik atera eta baserri usaina, naturala … Eta berehala hasi naiz bertako giroa somatzen. Nola berriz etxera sartzean 40 ume inguru oihuka ibiliko diren, eta begiraleak han ibiliko direla sukaldea jasotzen, edo txokoren batean deskantsatzen… Eta joaten garen tokitan, zerua argituta egoten da, bai, izarrez, hiri eta herri handietan ez bezala… baina 2 segunduko lapsus bat izan dela konturatu naiz. Nire betiko kalean nagoela, eta etxera igotzean betikoak aurkituko ditudala. Ez dut esaten txarra denik… baina halako leku lasaietan pentsatzen jardun ondoren…

 

Usainak garrantzitsuak dira bizitza hontan. Ni berezi xamarra naiz kontu honekin. Koloniak ere, ‘las justas’, eta eskuak, ahal den neurrian usain gutxirekin. Nire ‘maniak’.

——————————

Etxe bakoitzak ere usain ezberdina izan ohi du… eta pertsonek… denak.

——————————

Ez nuen uste usain horrek horrelako oroitzapenik ekarriko zidanik, horrelako bi segundu lasai bizitzera eramango ninduenik…

January 10, 2007

itzala

Atala: ...

neguan itzalak luzeagoak dira egun guztian zehar….

 

 

January 8, 2007

Inkestak…

Atala: ...

gehienetan luzeak, aspergarriak, edo alperrikakoak. Zer egiten duzue telefonoz deitzen dizuten beste "hoiekin"? Gauza arraroak galdetzen dituzte, zure bizitza pertsonaleko hainbat kontu aipatzen dizkizute… nazkagarria.

Gaur ere, inkesta bat jaso dut email bidez, lagun batena, betetzeko mesedez, eskolako lan baterako behar zuela… bale. Bete dut. Lagun bati fabore bat egiteagatik bada ere, 5minutuko kontzentrazioaren laguntzaz, psikologo eta psikiatrei buruzko test motx bat egin dut.

 ———————————————-

Noizbait inkestarik egitea suertatu al zaizue? ba…niri bai. Eta betikoa, inkestak egitea nazkagarria da. Nola lortu jendeak erantzutea? baa…. pena pixkat ematen? ba bai. Han ibili nintzen fakultatetik gira eta biraka, mesedez inkesta betetzeko eskatuz. 

411 erantzun! jo, ez da ez emaitza makala. 

Orain datuak aztertu behar. Beno, erraza! windowsentzat egongo da programaren bat, dena bakarrik egiten duen horietako bat. Eta lixto!  =>> ba ez! ez da hain erraza. Nire burua grafikoz beteta dago!!! eta gainera iritzientzat tokia utzi nuen eta… ufa (yoga egiten ikasi beharko dut…)

Eskerrak datuak formatu elektronikoan bildu nituen. Baina halere, iritzi guztiak inprimatu, irakurri, sailkatu. 

Noski. Iritziak eta erantzunak anonimoak dira. Bale. Eta bi pertsona mota: ‘Motxak’: inkesta bat egiteko pasahitz bat erabiltzeak, nik inkesta norena den jakitea ahalbidetzen duela; eta ‘Espabilatuak’: inkesta anonimoa dela aprobetxatuz, errespeturik gabe erantzuten dutenak. Halere, nahiago ‘espabilatuak’, ‘motxak’ baino. Egia esan, erantzun batzuk irakurrita… nahiko nuke jakin norenak diren, eskerrak emateko batzui, eta ‘letxe’ pare bat emateko beste batzuei!

Erruki naiz telefonoz deika ibiltzen diren hoietaz, benetan… 

 

January 5, 2007

Blog batean idatzi ezin direnak…

    Gaur egun, zer izango ginateke internet gabe? Askotan egiten diot galdera hau nire buruari, eta interneti zenbateraino lotu naizen konturatzen naiz. Gauza modernoa da, gaur egungoa, erabiltzen erraza (niretzan behintzat), baliabide asko ditu, eta… guay daoooo!!! Zenbat jende egongo ote da ni bezala pentsatzen duena… eta alderantziz, baditut nik lagun pare bat, interneti nolabaiteko bildurra diotenak. Teknofoboak agian? auskalo.

 

    Nire gaztetxo garaian (edad del pavo bezala ezagunagoa den garaian) nire inguruko askoek internet zeukaten etxean. Han ibiltzen ziren beste herritako mutilekin txat bidez hitz egiten. Eta ni bitartean, kalean bueltaka, beraien elkarrizketetatik kanpo… inbidiaz beteta. Baina orain bestelakoa da, beraien messengerrean jo eta su ibiltzen ziren, ezezagunekin hizketan, eta horrela gelditu dira, agian onezkero nazkatuta. Nik ordea, internet erabiltzen ikasi dut, praktikotasuna bilatu diot, eta gainera, gustatzen zait!!!!

 

    Nik ez dakit nire gaztetxo garaian nola ibiliko ziren nire ingurukoak, baina badakit orain nola ibiltzen diren, garen. Messengerreko nick-ak irakurtzen al dituzue zuek? batzuek egunero aldatzen dute beraien izena, eta pelikula bat egiteko moduko argumentua lortu daiteke!!! ez al da harrigarria? Eta blogak? denetarik idazten dugu blogetan! gure pentsamenduak, gure zorakeriak, asteburuan egin duguna… non dago muga? messengerreko nick-etan denetik jartzen da! zenbat AMZ , TQM eta antzerako irakurtzen ote ditut egunero. Eta blogetan? zer idatz daiteke, zer ez?

 

    Nik konklusio bat atera dut. Bakoitzak bere mugak jartzen dituela, bere izakeraren arabera. Agian oker nago, baina nik uste dut horrela dela. Ziur jendea blog baten bidez gustoko duen pertsonari deklaratu egin zaiola, eta niri, nahiz eta teknologia asko gustatzen zaidan, internet ere gustoko dudan… ez zait sekula okurritu horrelakorik egitea! hori aurpegira esan mesedez! edo mobiletik horrelakoak idaztea… bueno bueno, banoa hemendik… bestela blog batean idatzi ezin daitezkeenak idatziko ditut eta.emoticon

 

    Muxu bat guztioi eta ostirala ondo bukatu!emoticon

January 3, 2007

Gabon, gabon…

Gabonak bukatzen ari dira… pena? Poza? Auskalo.

Beraz bi pertsona mota daudela esan daiteke.

 

Nik egia esan, ez dakit. Gustatzen zaizkit gabonak. Ilusio garaia izaten da niretzat. Gezurra badirudi ere nahiz eta 21 urte eduki, kabalgata ikusten dudanean ‘emozionatu’ egiten naiz. Eta Bizarzuri karta bila etortzen denean ere… begiak dizdiraz betetzen zaizkit. Olentzerok ere poza ematen dit 25 goizean esnatzen naizenean.

 

Familian biltzearen kontu hori, nirean behintzat ez daukagu oso barneratuta. Betikoak biltzen gara. Baina halare ohitura gixa hartu ohi dugu. Betikook, betiko lekutan esertzen gara, betiko moduan. Eta ohitura dela esan dezakegu ezta? Nahiz eta ez dugun ezer berezirik egiten… jan eta edan, beste Euskal Herriko hainbat eta hainbat etxetan bezala.

 

Zer esan dezaket gabonak gustatzen ez zaizkion pertsona bati buruz?

Pertsona triste bat dela? Ingurukoen poza estimatzen ez dakiten bat dela? Ba ez. Ez dakit zer esan horiei buruz! Niri gustatzen zaizkik, ilusioz betetzen naiz garai hauetan, eta benetan gustatu egiten zaizkit. Jendea jatorragoa dela dirudi, nahiz eta ez lukeen horrela izan behar. Gabonak direlako gustura dago herria, gauza ezberdinak egiten dira, kaleetatik musika jarrita dago, argiak…

 

Gabonak komertzializatuegi daudela egia izango da. Eta hori aurpegiratu nahi didanak, egin dezala. Baina zein gustura ibiltzen naizen gabonetan? Hori ez dit inork kenduko!!! jajaja

January 2, 2007

Urte bukaera, hasiera

muzki. ingurukoen berotasuna. hotza. maitasuna. haserrea. alaitasuna. ixiltasuna. soinua. lagunartea. nekea. logurea. harridura. lana. tristura. goxotasuna. gosea. mina. gauzak egiteko gogoa. barregurea. katarroa. burukomina. tripakomina. dantza egiteko gogoa. axubetak! poza! …

———————-

5 egun izan dira, besterik ez. Inguruaz eta ingurukoez gozatzeko nahikoa. Nekatuta itzultzeko ere nahikoa.

 

Bost egun gutxi direla dirudi, baina gauza asko aurreratu daitezke. Inguruan dituzunak hobeto ezagutzeko, elkarri gauzak erakusteko, gauza berriak egiteko… tontakeria dirudi, baina ez. Ondo atera dira gure elkarbizitzak (edo konbibentziak), denok gustora: umeak eta ez hain umeak. Zer gehiago eska dezakegu? (ea argazkiren bat lortzen dudan…)

——————————— 

Urte berriari zer eskatuko diozu? nik aurtengoa bezain ona izatearekin noski, nahikoa eta soberan izango dut. Aurten gauza ezberdinak bizitzeko aukera izan dut. Nire lagunetaz eta ingurukoetaz gozatzeko aukera asko izan ditut. Eta zer gehiago eska dezaket? osasun hobea? agian bai… dirua? beno… behin eskatzen hasita… baina aurreko urtean bezala banabil, ondo joango da aurtengoan ere…ezin kexa. Espero dut zuek ere ez zaretela zuen 2006az kexu izango!!!

 

Eta nola hasi duzue urte berria? nik parrandatxo batekin. Zurrutari eman gabeko lasai horietako bat, aspaldi ikusi gabeko jende mordo bat ikusten duzun horietako gau bat. Denekin hitz egiten geratzeko denbora hartuz. Aspaldi ikusi gabeko horiekin hizketalditxoak izateko denbora hartuz. Ez al da urte hasiera polita? Ni behintzat oso gustora nago nire urte hasierarekin…  






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve