January 2, 2007

Urte bukaera, hasiera

muzki. ingurukoen berotasuna. hotza. maitasuna. haserrea. alaitasuna. ixiltasuna. soinua. lagunartea. nekea. logurea. harridura. lana. tristura. goxotasuna. gosea. mina. gauzak egiteko gogoa. barregurea. katarroa. burukomina. tripakomina. dantza egiteko gogoa. axubetak! poza! …

———————-

5 egun izan dira, besterik ez. Inguruaz eta ingurukoez gozatzeko nahikoa. Nekatuta itzultzeko ere nahikoa.

 

Bost egun gutxi direla dirudi, baina gauza asko aurreratu daitezke. Inguruan dituzunak hobeto ezagutzeko, elkarri gauzak erakusteko, gauza berriak egiteko… tontakeria dirudi, baina ez. Ondo atera dira gure elkarbizitzak (edo konbibentziak), denok gustora: umeak eta ez hain umeak. Zer gehiago eska dezakegu? (ea argazkiren bat lortzen dudan…)

——————————— 

Urte berriari zer eskatuko diozu? nik aurtengoa bezain ona izatearekin noski, nahikoa eta soberan izango dut. Aurten gauza ezberdinak bizitzeko aukera izan dut. Nire lagunetaz eta ingurukoetaz gozatzeko aukera asko izan ditut. Eta zer gehiago eska dezaket? osasun hobea? agian bai… dirua? beno… behin eskatzen hasita… baina aurreko urtean bezala banabil, ondo joango da aurtengoan ere…ezin kexa. Espero dut zuek ere ez zaretela zuen 2006az kexu izango!!!

 

Eta nola hasi duzue urte berria? nik parrandatxo batekin. Zurrutari eman gabeko lasai horietako bat, aspaldi ikusi gabeko jende mordo bat ikusten duzun horietako gau bat. Denekin hitz egiten geratzeko denbora hartuz. Aspaldi ikusi gabeko horiekin hizketalditxoak izateko denbora hartuz. Ez al da urte hasiera polita? Ni behintzat oso gustora nago nire urte hasierarekin…  

2 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2007/01/02/54/trackback/

  1. Opor honak pasa dituzu hortaz, demontre!
    Beste batzuk ere obe genuke zurrutari eman ez bagenio ;-)
    Oporretako nire sentsazioak? Mozkorra. Resaka. Logurea. Malaostia kotxea ostiau ziatelako aparkauta naukela eta notaik ipini gabe alde egin zutelako. Tripakomina. Janaz nazkatuta. Logurea. Malaostia kotxeko arregloa pagatzekon. Aspaldiko lagunekin tragotxo batzuk (hoixe onena, beti bezela). Malaostia aukera hartan hanka sartu nulako (ostia!). Damua…
    Eskerrak olentzerok goiz bat behintzat alaitu zidanik nire aurpegi tristea ikusi eta ohera joateko pijama polit bat ekarriz.
    Urte berriari hauexek eskatzen dizkiot, bizitzan oreka aurkitzea, optimistagoa izatea eta halako batetan eskarmentatzea eta edanari neurria hartzen ikastea :-)
    Urte barrigon!

    Comment by borthuzai — January 3, 2007 @ 10:39 am

  2. ea zure urte berriko proposamen guztiak betetzen dituzun…
    saiatu behintzat eh! jajaja

    Comment by Itziar — January 3, 2007 @ 3:40 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve