January 3, 2007

Gabon, gabon…

Gabonak bukatzen ari dira… pena? Poza? Auskalo.

Beraz bi pertsona mota daudela esan daiteke.

 

Nik egia esan, ez dakit. Gustatzen zaizkit gabonak. Ilusio garaia izaten da niretzat. Gezurra badirudi ere nahiz eta 21 urte eduki, kabalgata ikusten dudanean ‘emozionatu’ egiten naiz. Eta Bizarzuri karta bila etortzen denean ere… begiak dizdiraz betetzen zaizkit. Olentzerok ere poza ematen dit 25 goizean esnatzen naizenean.

 

Familian biltzearen kontu hori, nirean behintzat ez daukagu oso barneratuta. Betikoak biltzen gara. Baina halare ohitura gixa hartu ohi dugu. Betikook, betiko lekutan esertzen gara, betiko moduan. Eta ohitura dela esan dezakegu ezta? Nahiz eta ez dugun ezer berezirik egiten… jan eta edan, beste Euskal Herriko hainbat eta hainbat etxetan bezala.

 

Zer esan dezaket gabonak gustatzen ez zaizkion pertsona bati buruz?

Pertsona triste bat dela? Ingurukoen poza estimatzen ez dakiten bat dela? Ba ez. Ez dakit zer esan horiei buruz! Niri gustatzen zaizkik, ilusioz betetzen naiz garai hauetan, eta benetan gustatu egiten zaizkit. Jendea jatorragoa dela dirudi, nahiz eta ez lukeen horrela izan behar. Gabonak direlako gustura dago herria, gauza ezberdinak egiten dira, kaleetatik musika jarrita dago, argiak…

 

Gabonak komertzializatuegi daudela egia izango da. Eta hori aurpegiratu nahi didanak, egin dezala. Baina zein gustura ibiltzen naizen gabonetan? Hori ez dit inork kenduko!!! jajaja

2 Erantzun »

  1. Jaja! Egia handia esaten duzu! Oso dibertigarria da, baina niretzat ere gabonetako egia da hau: Gabonetako afari eta janarietan “Betikook, betiko lekutan esertzen gara, betiko moduan”. Nire familian urtero ta urtero, betikook. Baina, zein ongi pasatu dugu! Jan, edan, eta gure betiko tontakeriak kontatzen. Niretzat ere ilusio garai da. Ni urtero olentzeroaren kabalgatak parte hartu dut, ez iruñean, beste iruñerriko herrian. Ta oso sentikorra da. Eta kabalgatarekin iblitzea baino lehenago, beti sagardotegi baten -baserritar jantzitaz- bazkari bat egin dugu olentzero eta gabogaua ospatzea arratsaldean gure dantza taldekin.

    Orain dela urte pare bat, Gabonak oso bereziak pasatu nuen. Nire antzinako ikastetxean, hiru ta sei urteko haurreari olentzero egin nintzen. Eta haurrak, beldurrarekin eta urduritasunez, bere Olentzeroari gutunak eman ziote. Gutunak hobengabetasun, ilusioa, eta ontasun betetez izan ziren. Orain gabon hontako olentzeroari gutunak nire etxean daude. Nahiak ederrak betetaz.

    Gozatu bizitzaz, gabonetan eta urte osoan!
    muxutxu bat!

    Comment by Caravinagre — January 8, 2007 @ 4:58 am

  2. ooohhh olentzero nire blogean idazten! jajaja:D

    batzutan, badirudi, ezin dela esan gabonak gustoko dituzunik. Kontsumista zarela leporatzen dizute… halere pozten naiz nire iritziarekin ados zaudelako. Kontsumista izan nahi duena, izan dadila; hor konpon.

    Comment by Itziar — January 8, 2007 @ 10:35 am

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve