Blog batean idatzi ezin direnak…
Gaur egun, zer izango ginateke internet gabe? Askotan egiten diot galdera hau nire buruari, eta interneti zenbateraino lotu naizen konturatzen naiz. Gauza modernoa da, gaur egungoa, erabiltzen erraza (niretzan behintzat), baliabide asko ditu, eta… guay daoooo!!! Zenbat jende egongo ote da ni bezala pentsatzen duena… eta alderantziz, baditut nik lagun pare bat, interneti nolabaiteko bildurra diotenak. Teknofoboak agian? auskalo.
Nire gaztetxo garaian (edad del pavo bezala ezagunagoa den garaian) nire inguruko askoek internet zeukaten etxean. Han ibiltzen ziren beste herritako mutilekin txat bidez hitz egiten. Eta ni bitartean, kalean bueltaka, beraien elkarrizketetatik kanpo… inbidiaz beteta. Baina orain bestelakoa da, beraien messengerrean jo eta su ibiltzen ziren, ezezagunekin hizketan, eta horrela gelditu dira, agian onezkero nazkatuta. Nik ordea, internet erabiltzen ikasi dut, praktikotasuna bilatu diot, eta gainera, gustatzen zait!!!!
Nik ez dakit nire gaztetxo garaian nola ibiliko ziren nire ingurukoak, baina badakit orain nola ibiltzen diren, garen. Messengerreko nick-ak irakurtzen al dituzue zuek? batzuek egunero aldatzen dute beraien izena, eta pelikula bat egiteko moduko argumentua lortu daiteke!!! ez al da harrigarria? Eta blogak? denetarik idazten dugu blogetan! gure pentsamenduak, gure zorakeriak, asteburuan egin duguna… non dago muga? messengerreko nick-etan denetik jartzen da! zenbat AMZ , TQM eta antzerako irakurtzen ote ditut egunero. Eta blogetan? zer idatz daiteke, zer ez?
Nik konklusio bat atera dut. Bakoitzak bere mugak jartzen dituela, bere izakeraren arabera. Agian oker nago, baina nik uste dut horrela dela. Ziur jendea blog baten bidez gustoko duen pertsonari deklaratu egin zaiola, eta niri, nahiz eta teknologia asko gustatzen zaidan, internet ere gustoko dudan… ez zait sekula okurritu horrelakorik egitea! hori aurpegira esan mesedez! edo mobiletik horrelakoak idaztea… bueno bueno, banoa hemendik… bestela blog batean idatzi ezin daitezkeenak idatziko ditut eta.
Muxu bat guztioi eta ostirala ondo bukatu!

earra txapa ezta?
Comment by Itziar — January 5, 2007 @ 6:31 pm
Jo!… ta geo ze naezu ba esatia, LIANTE!! Esautuko ez baizitut aspertuta bizi zeala esango nuke, ta alare denboa nundik ateatze ote ezun… (zeoze idaztia nahi zenun ez?? :p)
Supongo nire interneten da ordu batzuk sartua nahizela baino beñe estet messengerreako zaletasunik euki, zeorrek esan dezun bezela, gauzak arpegira, egiya o gezurra esaten ai dan nabaritzeko moun
Baño beti ezin dia gauzak aurrez aurre esan, ta blog bat iteko asmoik ez detenez… ze nayo emilio o postal??
Comment by Beñat — January 5, 2007 @ 9:52 pm
Aspaldiko, nire zarautzko informatikari kutuena!
Zer zabiltza? Badakizu nire beti betiko kanta: zuri irakurtzen dut, baina asko kostatzen zait euskaraz idaztea.
Ah! blogak, mensenger, e-postak eta beste interteko tresnak! Askoz pentsatu dut ea hainbat ezegonkor izan al da nire bizitza intertekin gabe. Ezinezkoa da. Internet eta bere tresnak (San Googleri benedinkatu!) nire bizitza erraza erabiltzen dute. Profesionalki, kazetaritzaren lanari Internet jauzi haundi izan zen. Nik pensatzen dut ia mundu osoa internetean dago. Ia nahi duzu informazio bat, pertsonai, leku, ezdakit ze kontsulta zientifikoa bat bilatzea ti-ta batean seguru internetean bilatuko duzu. Niretzat Internet oso garrantzisua da.
jaja, ni ere nire gaztetxo garaian eta gure interneteko lehen esperientziak oroitzen naiz. Lagun batzut ciber-kafetegiara edo ‘ciber’-ra joan ziren internetean jokatu edo txat bidez hitz egitea. Orain dela sei edo bost urte ni internet-ko analfabeto nintzen. Eta orain e-posta helbide pare bat, blog pare bat ta mensenger kontua daukat, html eta beste interneteko hiztuntzak badakit eta disenua ulertzen dut, foro batzuk kidea naiz eta… internetzale naiz ere.
Eta gainera, e-postak asko bidali dut nire lagunari. Askoz nire zorakeriak eta abenturak kontzatzeko, horregatik lan ta lan eta ikasi ta ikasi(edo suplementok egitea) denbora gutxi pasatu dut nire lagunekin, eta internet harremaneta jarri modu bat da. blogaren mugak? zurekin ados nao: Bakoitzak bere mugak jartzen behar dituela.
Muxu handi bat.
P.D.: Hau da nire txapa! barkatu, jeje.
Niretzat, ongi idazten duzu Itziar, eta iteresgarriak asko dira zure zorakeriak eta eguneroko kontuak.Segi horrela.
Comment by Caravinagre — January 8, 2007 @ 4:24 am
internet gabeko mundu bat… googlerik babeko mundu bat…
gauza asko daude internet baino garrantzitsuagoak direnak. Asko!!! baina… erosotasunera ohitu gara…
PD: Beñat! idatzi in dezu ta?
PD2: Caravinagre. Poztu nau zure erantzunak! Euskara hobetzen ari zara! eta animo suplementoarekin!
Comment by Itziar — January 8, 2007 @ 1:37 pm