usaina
Zarautzen esaten den bezala: ‘aitze al dezu usaia?’
Denok dakigu usainak ez direla aditzen, usaindu egiten direla. Halere, ez dakit gauza hau zarauztarrona den, edo beste herrietan ere gertatzen den.
Usainak bereziak dira.
Gaur gauean, eskaratzetik ateratzean (zakarra botatzera, ez parrandara), usain berezi batekin egin dut topo: simaur edo ximaur edo ximor usaina.
Oroitzapenak ekarri dizkit usain horrek.
Gazte taldearekin 5 egun pasatzera joaten naizeneko gauak gogoratu dizkit. Etxetik atera eta baserri usaina, naturala … Eta berehala hasi naiz bertako giroa somatzen. Nola berriz etxera sartzean 40 ume inguru oihuka ibiliko diren, eta begiraleak han ibiliko direla sukaldea jasotzen, edo txokoren batean deskantsatzen… Eta joaten garen tokitan, zerua argituta egoten da, bai, izarrez, hiri eta herri handietan ez bezala… baina 2 segunduko lapsus bat izan dela konturatu naiz. Nire betiko kalean nagoela, eta etxera igotzean betikoak aurkituko ditudala. Ez dut esaten txarra denik… baina halako leku lasaietan pentsatzen jardun ondoren…
Usainak garrantzitsuak dira bizitza hontan. Ni berezi xamarra naiz kontu honekin. Koloniak ere, ‘las justas’, eta eskuak, ahal den neurrian usain gutxirekin. Nire ‘maniak’.
——————————
Etxe bakoitzak ere usain ezberdina izan ohi du… eta pertsonek… denak.
——————————
Ez nuen uste usain horrek horrelako oroitzapenik ekarriko zidanik, horrelako bi segundu lasai bizitzera eramango ninduenik…

Bai, nire gurasoek ere “aitu” esaten dute, eta hor ari naiz beti atzetik, gaizki esaten dutela esanez.
Bitxia da usain batek momentu jakin batetan ekartzen dizkizun oroitzapenak. Niri behintzat atentzioa deitzen didan(joe, a ze erdarakada) gauza da etxe bakoitzeko usaina.
Comment by Imanol — January 19, 2007 @ 10:50 am