Eguneroko abentura?
Bada egunero lanera kotxez joaten denik, edo oinez edo bizikletaz…
Nik Donostira joan behar dudan bakoitzean ere, trena hartzen dut. Zenbat bizipen, eta zenbat jende ezberdin… trenean bizitakoak ez du preziorik! egunero abentura berri bat.
Gaur ordea, Donostira joateko pare bat aldiz pentsatu beharra zegoen: izugarrizko eguraldi txarra! euria, hotza, haizea…zer gehiago espero zitekeen eguraldi ederrez pasatako hilabeteen ondoren…
Eta egun berezi bezala, autobusa hartzea erabaki dut. ‘ Itziar, gutxiago bustiko zara autobusez joaten bazara. Fakultatetik gertuago gelditzen da’. Eta horrela, hantxe joan naiz autobus geltokira, gutxi bustitzeko ilusio horrekin. Gainera momentuan ez zuen euririk ari… primeran beraz.
Arazoa autobusa berandutzen denean hasten da. 9.15 puntuan ziren, autobusaren ordua. Eta bat-batean txingor pixkat hasi du. No problem gutxi ari du ta.
Autobus geltokiko ‘markesina’ goraino beteta, ezin bertara sartu aterpe hartzeko, baina tranki, honek ez du bustitzen.
Ordua 9.16: ‘kriston txingorra’. Eta ni aterkiaren azpian, nire galtza barrenak nola bustitzen ziren ikusten…
Ordua 9.20: txingorrak gogor jarraitzen du, inguruko kotxean mantxo-mantxo doaz errepidetik…
Ordua 9.21: jendea autobusa noiz etorriko pentsatzen, atzera begira, errepidera begira… bustitzen ari gara!!!
Ordua 9.25: orain euria ari du, eta nola gainera… (noiz iritsiko ote da autobusa)
Ordua 9.29: jendearen aurpegia alaitu da autobusa ikusi duenean. (semaforoa gorria dago, negargurea)
Ordua 9.30: autobusa iritsi da! jendea korrika doa autobuseko ateruntz, eta ni ere bai noski. Eta hantxe sartu naiz aitona baten atzetik, ttak! ez naiz gehiago bustiko, jajaja
Konturatu naizenerako erdi lo nengoen autobusaren barruan, aulki deseroso horietako batean eserita. Baina zerbaitek esnatu egin nau, eta ezin nuen sinistu, bazirudien autobus barruan euria ari zuela. Ene bada. Nire ondokoak ere aurpegi txarra jarri du, ur txorrotada hori ikusi duenean…
Ezerk ezin duela okerrago joan uste duzunean, lasai, benetan okerrago joango da. horrenbeste txingorren ondorioz, gure A8 maitean, trafiko arazoak. Eta 50 kilometro ordutik gora ezin pasa. Eta ni erlojuari begira…
Baina derrepentean autobuseko txoferrak salbatu gaitu. Ia kamioi bati ipurdian muxu eman dio, eta han atera da ziztu bizian ezkerreko karrilera, ia erori da nire aurrean zutik zegoen neska gaztea, eta Donostiara buelta bat ematera zihoazen jubilatu kuadrilak ere badaezpada ere inguruan zutenari heldu diote… Ikaragarria izan da gure ‘kamikazearen hazaña’. Ia bertan gelditu ginen…
——————————————————-
iritsi naiz nire geltokira, jetsi naiz, eta ‘kriston euri zaparra’. No koment.
——————————————————-
Autobusa edo trena?
hurrengorako uste dut egun hau ongi gogoratuko dudala, eta ez dela erabaki zaila izango….
Gabon guztioi

:-)
barkatu par egitea, baina eske horrelakoak beste bati pasatzen zaizkionen… ja, ja,
beste baterako badakizu,
ez joan klasera!
(lanean hasten zarenean aukeratzerik ere ez duzu izango eta)
Comment by borthuzai — January 24, 2007 @ 8:51 pm
badira urte batzuk Euskotreneko autobusa ez dudala hartzen baina ikustet bai gauza batzuk ez diala geyegi aldatzen!! eskerrak ez dauden kilometro geyegi Zarautz eta Donosti artian ze transporte publikuan bidaiatu behar dala aldarrikatzen bada ere…abentura bat bilakatzen da askotan!!
Comment by Maite — January 24, 2007 @ 9:43 pm