Gaur
Gaur triste jaiki naiz, triste. Agian beranduago jaiki banintz… ez nuke berdina esango. Zerura begiratu dut, eta hodeiak, lainoak… zerua triste zegoen. Etxean bakarrik gelditu naiz, eta bakarrik paseatu dut kalean zehar. Eta bakarrik egon naiz, eta ondo sentitu naiz. Eguzkia ateratzen hasi da, eta eguna alaitzen joan da… dena alaitzen ari da… Berriz ere etxean bakarrik nago, eta kalera joango naiz bakarrik, eta paseatu egingo dut kaleetan zehar. Eta zerura begiratuko dut, eta oskarbi egongo da… zerua alai egongo da. Pozik oheratuko naiz. Agian beranduago sartu beharko nuke ohera…

Polita da norberaren bakardadean gustura sentitzea, zerura begiratu eta berarekin batera irribarre egitea.
Comment by Imanol — January 26, 2007 @ 7:18 pm
Naezuena esango dezue, baino nik nayo konpañiakin eon. Txikitako argazki bat dakat, nik urte bete inguru izango det eta kotxe-sillan nago, bakar-bakarrik… atzekaldean “rio peste” gainezka… zenbat negar egin dudan argazki horri begira!!!
Portzierto, gaur Gorritin izan naiz, hiru iloba, arreba eta Haritzekin. Ikearriya!!!!
Comment by TuTi — January 27, 2007 @ 11:33 pm
Behin edo behin… pentsatzen baduzu munduan bakarrik zaudela…
Ze abesti polita!!!
Comment by TuTi — January 27, 2007 @ 11:34 pm
Zein abesti da hori?
Comment by Imanol — January 28, 2007 @ 6:57 pm
joe, ez al dakazu infantzirik?
TMTrena da abestia => Txirri Mirri eta Txiribiton
aiiii
Comment by Itziar — January 28, 2007 @ 9:55 pm
Yalokreo TT!!
“Behin edo behin”, mitiko, gure gazte garaitan Joxeinak jartzen ziyana!!!
Itziar, zuk dakazu zuk harrika!!
Comment by Montx — January 29, 2007 @ 9:00 am
Ah! Oain bai, bakit zein dan. Barka beza berorrek, baina ene buruan ez dut berorren antzerako liburutegi musikalik.
Comment by Imanol — January 30, 2007 @ 12:51 am
Jur, jur, jur!!
TT, botaik earra!!!
Comment by Montx — January 30, 2007 @ 11:13 am