hona hemen jolasa, nireganaino iritsi da. Hainbat blogarien 5 bitxikeri jakin ahal izan ditut azken aldian, eta jolasa niregana iritsi da. Garagardobat-ek jolasa jarraitzeko gonbita egin dit; ezin ezetzik esan.
Irakurri ditudan hainbat blogetan kirolarekin izandako tirabirak kontatzen dituzte, nik ordea kirola nahiago alde batera utzi…
nire bizitzako bitxikeriak jakin nahi? ba adi!
1) ADIKZIOA: batzuk jakingo duzue baina adikzio bat daukat, bai!!! droga bat? ez, ezta gutxiagorik ere. Txokolatea, jaun andreok. Zer egingo nuke nik txokolaterik gabe, eguneroko nire dosi gabe. Ez dakit zer sentitzen den zigarro baten ‘monoa’ edukitzen denean, ez baitut erretzen, baina badakit txokolate beharra dagoenean zer sentitzen den. (Behin fakultatetik etxera bidean superBM batean sartu nintzen txokolate tableta bat erostera, baina ez esan inorri eh!!!)
2) PEKATUA: hau ere niri gertatu behar. Pekatua egin nuen. Holandara ikasbidaia egin genuenean izan zen. Badakizue, marihuana eta horrelakoak. Nire bungalowan, gauero izugarrizko porro festa, eta goizean, eta eguerdian… eta ez nuen porro bat bera ere erre!!! benetan eh. Zenbatek esan ote didate hori pekatua dela? uf
3) AMETSA: amets asko izaten dituen horietakoa naiz, amets ‘fantasmak’. Baina banuen bai izugarrizko ilusioa egiten zidan amets bat. Gurasoekin sekula oporretara joan ez den horietako bat naiz ni. Bata dela edo bestea dela, herria zaintzen gelditu izan gara udararo. Lagunak han joaten ziren port aventurara edo nik zer dakit jolas parkera. Eta nik EuroDisney-ra joan nahi nuen!!! eta lortu nuen. Ikasbidaian izan zen hau ere. Baina lortu nuen. Gure ‘Cenicienta’ren etxean (gazteluan) egoteko aukera izan nuen….
4) LOTSA: nire kantatzeko zaletasuna medio OTko casting batera joan nintzen. Espero dut honek gure ziber erlazioa ez etetea… ke no. broma zala eh! aber xinixtu itezuen ta geo komeriyak. Baina kantatzea gustoko dudala, ba bai, egiya borobilla.
5) EL LADO OSCURO: bai, nik ere badaukat alde iluna. Aitortzen dut, astelehen eta astearteetan, Goenkale ikusten dudala, eta gustatzen zaidala; ikusi ezin dudanetan laburpen bat eskatzen diet nire inguruko lagunei (badaezpada ere sekretuan gordeko ditut beraien izenak). Nahi duzuena esango duzue, kulebroi bat dela, edo fantasmada bat… baina niri gustatu egiten zait. ‘ Goenkale ikusten dut, eta harro nago!!!’
Bo ta nik testigua beste hirui pasako diet, nire ziberkontakto gehienek jolasa dagoeneko egin dute!!!… aber utzi pentzatzen:
caravinagrei, ziur bere kontuak interesgarriak direla,
erraietatik-i, azkenaldian gutxi ikusten dut, eta asteburu hontan bere neuronak ez baditu alkoholetan ito ziur esateko zerbait izango duela,
maite-ri, ziur harrituta utziko gaituela,