Argazkiak
Teknologia berritzaileak gailentzen diren gizarte honetan, oraindik bada argazki albunentzat tokirik; nire etxean bai behintzat. Ordenagailua argazki digitalez beteta edukitzea, gustatzen zait, baina album bat hartu eta bertako argazkiez gozatzea…. hori bai dela ona!!!
Aurreko kurtsoan, gustatzen zitzaizkidan argazki guztiak (edo batzuk) hartu eta imprimatu egin nituen. Egia esan, zaila izan zen aukera hori egitea, hainbeste argazki, hainbeste gauza ekartzen dizkidate burura… 70 argazki inguruko album bat egitea lortu nuen… Parrandaren batekoak, mendikoak, asteburu pasa joan nintzenekoa… eta tarteka begirada bat botatzen diet. Eta zeinen gustora begiratzen ditudan argazki horiek… beti momentu onak burura. Irrifarrez, kamararen aurrean gaizki ateratzeko beldurrez, lagunekin, paisaia berdeen artean…
Azken finean zer da album bat, momentu onen oroitzapenen bilduma bat ez bada?
Albumaren aldeko elkarte bat edo sortu beharko dut… 

Ta ez al zaizu merkeo ateako albuma ordenadorez itia, ikatz eo holako zerbitzuren bat erabiliz?
Nei re geyo gustatze zait argazkiyak papelian ikustia, pantaila batetan baño, xarma geyo du.
Comment by Imanol — February 7, 2007 @ 1:30 pm
egiya esan etzitzaian garesti atea.
ta benetan merezi du!
Comment by Itziar — February 8, 2007 @ 11:28 am