February 8, 2007

Irakasleen bizitza hoberena da!!!

Zenbatek hartu dute "magisterio", irakasleek inork baino opor gehiago dituztelako? ziuraski kafeterian dauden guztiak, gehi zelaiak kartetan jolasten daudenak, gehi etxean lo kuluxka botatzen gelditu direnak, gehi…. totaleak: ASKOK!

———————————————————-

Atzo, tren geltokian nengoela, ingurukoen elkarrizketa entzutera behartua izan nintzen. Badakizue, inguruko guztiak konturatzeko moduan hitz egiten duten horietako batzuk nituen ondoan. 

Geltokiaren parean eskola bat dugu, Ikastola. Badirudi atseden tartea zutela umeek eta han zebiltzan jolasean, gehiengoak futbolera noski, badirudi ez dagoela beste jolasik. En fin. Ez nadin beste gai batera joan.

Gauza da, ume talde handi baten tartean, han zegoen 55 urtetik gertu xamar zebilen gizon bat, irakaslea. Futbolean jo eta ke, inor baino gogotsuago. Orduan nire geltokikideek:

    - Baka meritua gizon horrek

    - Bai, ta geo kejatzegea iñor baño opor geyo dazkaela.

    - Baño merezi due, aguantau inber dia ume hoiek danak eh!

    - Ba bai…. "

——————————————————–

Ordun buruari ematen hasi nintzen.

Ni, hezkuntza ez fomalean hezitzaile naizen honek, nahiko lan izaten ditut umeak kontrolatzen, beraiekin jolasten, ahal dena erakusten… hori, gaztetxo hauek ez direla derrigortuta etortzen.

Irakasleak,  hezkunta formaleko hezitzaileak, derrigortuta eskolara joaten direnak "aguantatu" behar.

Benetan, irakasle, merezi dituzu oporrak! benetan. 

4 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2007/02/08/irakasleen-bizitza-hoberena-da/trackback/

  1. bueno, bueno, bueno…
    baño irakaslek ez al zien ba “el bando contrario”? :-)
    al enemigo ni agua! ;-)
    i’m sorry baño gaurkoan ez nator zurekin bat.

    Comment by borthuzai — February 8, 2007 @ 8:39 pm

  2. Umeak ez, helduak gobernatzea da zailena. Txikienek gu baino helduagoak dirudite batzuetan…

    Comment by Imanol — February 9, 2007 @ 4:46 pm

  3. irakasleak el bando contrario?
    ez dakit ba… Noski nere irakasleak badira, seguru.
    baina bestela…

    Comment by Itziar — February 10, 2007 @ 11:52 am

  4. Ba itziarrek arrazoia daka.
    Aisialdiko hezitzailian armatako bat da, suposatzeala umia bere borondatez ta presioik gabe azaltzeala.
    Baino eske pianoko klasian ume bati galdetzeoitenian, hi ze koñotako etortzeaiz klasea. Eske amak behartu ite nau, esateit. Ta, nik, ze ingoet gogoik eta konbentzimentuik gabe klasea azaltze zaiten horrekin?

    Comment by irizar — February 25, 2007 @ 4:44 am

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve