asteburua eta asteleheneko kronika
Igandea eta mendira. Bi astetik behin egin beharreko txangoa. Oraingoan Aralar bixitatu dugu, eta bide batez Mendukilo kobazulora. Txango polita izan zen, euritsua, lokatza nonahi… baina polita. Gustatzen zait Aralarrez gozatzea.
Larraun ibaiaren jaiotza ikusteko aukera ere ez genuen galdu. Txangoa Iribas herriskan bukatu behar genuela aprobetxatuz, ibilaldia pixka bat luzatu eta han aurkitu genituen Larraun ibaiaren bi jaiotzak.
——————————————-
Ba al dakizue zer den rumorologia? ziur euskaltzaindiak ez duela horrelako hitzik onartu oraindik, baina beno.
Zarautza iritsi bezain laster zurrumurru festa ikaragarri batean murgildu ginen. Gizon bat tiroka hasi zela… andrearekin haserre… eta kalea itxi zutela…. eta.. ufa! beste mila istori, kontatzeak ere lotsa ematen dit. Gu egun guztia kanpoan egonda, ‘aluzinatzen’ noski.
Atzo: ‘Agian bihar aterako da egunkariko sucesos atalean…’ eta Gaur: Diario Vasco hartu, eta orrialde oso bat Zarautzen gertatutakoari buruz. Noticiasen ere bazen honen berri…
Atzo iluntzean kontatzen ziguten gauza bakoitza ezberdina zela konturatu ginen, eta ezin jakin egia zein zen eta zein ez. Egunkariak esandakoa sinistu beharko? auskalo. Egunkari bakoitzak ere nahi duena egiten baitu: eskopeta batekin zegoela batek, riflea zela besteak…
Zerbait gertatu zela, ziur. Benetan zer gertatu zen? auskalo. CSIri deitu beharko.

Aurreko baten irratiyan hortaz ai hitunan. Inoiz notizi baten protaganista izanez geo edo notizi bat gertutik ezautuz geo, ondoren egunkaritan, edo telebistan agertutakoa ta benetan pasautakoak eguna ta gaua bezalakoak diala konturatzen haiz. Bizitzea tokatu zaigunan mundu hau informazioz saturatua zeonan, baina informazio guzitik zenbat ote egiyazko zatiya?
Comment by 123 — February 16, 2007 @ 4:01 pm
okerrena, herri bertako notizia ere ezin dugula jakin benetan nola gertatu den.
Comment by Itziar — February 16, 2007 @ 4:29 pm