mendira mozorrotuta…
zer esango zenukete, bihar mendira mozorrotuta joango garela esango banizue?
norbaitek zoratuta gaudela esango du, edo auskalo zer substantzi mota sartzen dugun zainetan, edo …
—————————-
Iaz, horrelako bat egiteko aukera izan genuen. Arrakastatsua? ba bai. Ideia ero batetik ateratako mendi irteera izateko nahikoa eta gehiegi, eta eguraldia? ba elurra egin zigun…
Hemen iaz jendea animatzeko erabili genuen kartela eta han bertan gure umore onenean ateratako argazkia jarri ditut. Ikusi beharrekoa zen Urbiako mendi aterpean zegoen jendearen aurpegia.
————————————–
Aurten ere berdin. Ihauterietako datetatik gertu mendira mozorrotuta joateko aukera. Oraingo honetan, Pasaiatik Donostiara egingo dugu txangoa. Larogeitapiku pertsona omen gara igande honetan mendira joatekoak. Ea zenbat joaten garen mozorrotuta.
Kaletik haurren baten komentarioak ere entzun ditut. Txatxarrorekin mendira doala, eta mozorrotuta joan behar dela…
Donostiara iritsitakoan, guri begira jende gutxi egongo delakoan agurtzen natzaizue…

Pena merezi izango du euririk eitxen eztizuen artian. Donostin esango duteganaitxik, ez ardurau, nor da zoroa, halako zerbait egiteko kapaz izan ta gozatzen duena, hala kapaz izan denari bera inoiz ausartuko ez zelako iseka egiten diona?
Comment by jon — February 25, 2007 @ 9:01 pm
Euria?
zer da hori! gaur goizekoa xirimiria besterik ezta izan! (enpapau ingea)
baño umore ona nagusi, gure mozorroak… ikaragarriak. Eta ñoñostiarrei geau zaien aurpegiya bideuan grabatzeko moukua.
argazkiyak ikusi nahi?
parre batzuk botatzeko badare klikatu hemen
Comment by Itziar — February 25, 2007 @ 10:12 pm