Begirada bat
zer da begirada bat? zer ikusten da jendearen begietan? zergatik baztertzen dugu begirada, kalean gurutzatzen garena begietara begira jartzen zaigunean? zergatik esan behar dira gauzak begietara begira?
galdera gehiegi gauza onerako.
———————
Atzo gauez, nire insomnio maitearekin, hortan pentsatzen jardun nintzen. Itziar, zoratuta? ba ez. Jendearen begiratuetan pentsatzen jardun nintzen. Begiek zenbat erakusten duten pertsona bati buruz… ez dio axola koloreak edo tamainak edo… beti izango dira barruan sentitzen dena adierazteko kapaz.
Pertsona bati begietara begiratu, eta hitz egin gabe gauza asko esan daitezkeela ere danok dakigu. Nahiz eta ez jakin ziur zer esan nahi digun, egongo da guk asmatzeko moduko ametsik, auskalo zer pentsatzen dugun esaten ari zaigula, baina gu gustora. Ez dugu ba gauza txarrak esan nahian dabilela pentsatuko, ezta?
—————————-
Behin maixu batek hau proposatu zuen: ‘kaletik gurutzatzen zareten guztiei begietara begiratu, beraiek begirada beste norabait zuzendu arte’
Egia esan ez dakit irakasle horrek ze motiborekin egin zuen hori, baina ziur bat edo beste ‘kriston moskeuakin’ joango zela etxera.
—————————–
ea, orain jolastxo bat: begiratu zaitezte ispilura, begiratu begietara. Ikusten al duzue zuen begiek zer esan nahi duten? edo ez?

:O ispilu paretik pasatzen naizenian beti pentsatzen dot inork honi bueltak eman dizkion. Ispiluan beiratzian ez jata gauza onik pasatzen…
Comment by jon — February 28, 2007 @ 12:32 am
Ez gaude ohituta pertsonak ikusten.
Haien jokaerak, gestuak, azala, ohiturak etab.ak horiek bai ikusten ditugu,baina pertsona bera, bere esentzia, ez da errez ikusten.
Izatezkerotan begietatik ikus gaitzakete. Horregatik saiatzen gara begiradak ekiditen edo begirada faltsua jartzen,
Ez dago munduan begirada sinple eta sintzeroa bezelako gauzarik, ederra benetan.
Comment by irizar — March 6, 2007 @ 12:58 am
irizar: begirada= pertsona?
eta
jon: Ispiluan beiratzian ez jata gauza onik pasatzen…
———————–
Jon, edo munstro bat ikusten dezu… eo pertsonek beldurra ematen dizute… edo Irizarren teoria baztertu egingo dugu?
…
Comment by Itziar — March 6, 2007 @ 9:08 pm
Itziar, oso ondo dao bestiak esandakuan konpendiyua itia, baño zeuk’e eukikozu ba zeuretik zeoze esateko ezta?
Comment by irizar — April 15, 2007 @ 10:28 am