March 26, 2007

gaur ni, bihar zu

ederra izenburua jarri diodana gaurko post-ari. Zertaz ari naizen? ba hilerri bateko sarrerako kartelari buruz. Eta txantxetan ari naizela uste baduzue, oker zabiltzate.

bada denbora, gure aisialdi taldea ez dela Gaintza aldera joan. Baina han ibili ginenok (begirale nahiz haur), badakigu zer zirrara sortzen duen kanposanto atari batean horrelako hitzak irakurtzeak. Hona hemen xirimiri taldeko webgunetik hartutako argazkia. (agian oraindik ez duzue sinestu…)

 

  Zer iruditzen??????

Kanposantu atari honetako esaldia buruan bueltaka nebilkien, eta interneten jardun naiz honi buruz zerbait aurkitzeko intentzioan. Egia esan aipamen pare bat besterik ez ditut aurkitu, bata gainera egunkariko artikulu batean.

Beste aipamenak ordea, guztiz harritu nau. Ez nuen ezergatik horrelakorik espero. Foro batean, pertsona batek, euskarazko epitafioak nola idatzi galdetzen du. Baita erantzunak jaso ere. Eta egia esatea nahi baduzue…. ez zait ez Gaintzakoa xelebreena iruditu. Donostiako kanposantuan Laster esango da zuengatik, gaur esan oi dana gugatik: ill ziran!!! jartzen omen du.

Konklusioak zeuek atera, niri ez zait ezer okurritzen…. emoticon 

Antzeko xelebrekeria gehiago, hemen

March 24, 2007

usp

gaur ordenagailurik gabeko eguna omen da… sustatun irakurri dut.

barkamena eskatzen dizuet guztioi:

1.- berandu jakin dudalako ordenagailua piztea debekatuta zegoela gaurko egunez! eta

2.- gaur egin beharreko lanak ez nituelako atzo egin….

 

benetan damu naiz.

 

 

emoticon 

March 20, 2007

Olatuak

Olatu bat Getariara bidean…

 

 

Umeak olatuetatik ihesi, Zarauzko malekoian.

 

Adi gure portu (’molla’) maiteko irudiei. Oso polita bai, olatuak salto egin dio gainetik, bla bla bla… eta ‘Alle punta’ (nere etxean ‘ayapunta’) nola geau dan?

 

Olatua Zarauzko mollaren gainetik.

 

Mollari zati bat falta zaio!!!

 

Gure ‘ayapunta’ maitea. Xisko eginda. Izorratuta.

 

Batzuk esaten dute, itsasoari kendu diogun guztia, egunen batean berreskuratu egingo duela. Egia izango ote? 

March 16, 2007

lehenengo aldia / oroitzapenak

Atala: Zarautz

Lehenengo aldia.

Lehenengo aldiak beti izaten dira bereziak. Dena perfektua izatea nahi duzu, akatsik gabea, eta lehenengo aldi hau gogoratzean benetan oroitzapen onak izatea.

Egingo nuela jakin nuenetik, ordua noiz iritsi zain irrikatan egon nintzen.

-          Jango al dugu izozki bat? –esan zidan.

-          Bai, noski!- nik erantzun.

Ez dakit zuei zein zirrara sortarazten dizuen urteko lehenengo izozkiak! Asteazkena izan zen niretzat aurten izozkia jaten nuen lehenengo aldia.

 
Oroitzapenak.

Egun hotza, baina eguzkitsua. Malekoitik buelta bat, nola ez. Eta urrutira gure (nire behintzat bai) gelateria maitea.

Sartzera ausartu ginen, nahiz eta bagenekien urtero bezala, tarifa igoko zutela, guri bost. Sartu eta izozki bana hartu. Bola inoiz baino txikiagoa, agian zerbitzaria berria zen eta ez zen gehiegi enteratzen. Baina berehala nire txokolatezko izozkia ahora hurbildu nuen, eta uau! Ezin da diruarekin ordaindu!

Benetan, ez dakizue zer sentitzen den izozki bat  jaten zoazela, berriz ere malekoira itzuli, eta eguzki eta itzal artean, itsasoko haizearen laguntzaz, izozkia janez, lagunarteaz gozatuz….

Guztiok gonbidatzen zaituztet, Zarautza etortzera, izozkia jatera. Noski nik etortzeko gonbidapena luzatzen dizuet, zuen esku izozkia erostea… emoticon

Ah nik lagunduko dendako ilaran aurrera joateko teknika pare bat. Zarauztarrok izozkiak erosteko teknikan adituak gara! emoticon

March 14, 2007

‘tonto sentitzen naiz’ !!!

 

zenbat aldiz sentitu zarete ‘tonto’ norbaitek hitz egin dizuenean? zerbaiti buruz ezer ez dakizula moduan hitz egiten hasi zaizu, edo mantso hitz egiten hasi zaizu….

———————————

Atzo trena hartu nuen Donostira joateko, eta bidean gertatutako gauza batek harritu ninduen; harritu edo mindu, egiak askotan min ematen baitu.

 

Trenak, Donostira heldu aurretik hainbat geltoki pasatzen ditu eta guztietan geratu ohi da. Halere, bada geltoki zahar bat, Urbil saltokiguneraren aurrean; beti gelditzen da bertan, baina inoiz ez ditu ateak irekitzen, beste trenarekin noiz gurutzatuko zain gelditzen da. Bertara iritsi ginenean, trenak beti bezala bere geldialdia egin zuen, eta pertsona bat (dei diezaiogun X) bere aulkitik jaiki eta atea irekitzera joan zen, bertan irteteko intentzioz.

Hau ikusita, atearen ondoan zegoen neska batek, ziur bere intentzio onenarekin, horrela esan zion:

- ¿ que vas, a ahí? (merkatalgunea eskuarekin seinalatuz)

ondoren beste hainbat keinuren laguntzaz, eta hitzak ondo ahoskatuz:

- es que tienes que bajar un poco más tarde. Hay otra parada y luego tienes que andar un poco (berriro ere keinuak….)

Iritsi gara hurrengo geltokira eta berriz ere jaiki zaigu X pertsona hau bere aulkitik.

Oraingoan beste neska batek eman dizkio argibideak:

- Tienes que coger otro tren. Ahí. (honek ere keinu sorta batekin lagunduta)

—————————

hau dena jakinda, nolakoa da X?

ea pentsatu pixka bat. Nolakoa imaginatzen duzu? ziur zerbait pentsatu duzula…

Ume bat? pertsona ‘berezi‘ren bat? aitona edadetu bat? ziur horrelako erantzunak etorri zaizkizula burura. Ba ez. Pertsona hori beltza zen, azalez beltza. 30 urte inguruko pertsona bat, agian trenean sekula ibili gabea, edo besterik gabe, nahastu xamar zebilen bat.

Zergatik hitz egin zioten tontoa izan balitz bezala? nik dakitela, beltza da eta ez tontoa. Agian nik ere berdin egingo nuen, auskalo. Baina badakizue, besteek egindakoak errazago ikusten dira.

March 12, 2007

Jorge

Atala: Ipuinak

Ziur batek baino gehiagok ezagutuko duela Jorge Bucay. Mediku izateaz gain idazle ere bada, eta bada denbora bere ‘cuentos para pensar’ liburua eskuratu nuela. Ipuin motzez osatutako liburua. Tarteka irakurtzeko horietakoa, eta ipuinak behin baino gehiagotan irakurtzeko gogoa ematen duen horietakoa.

Gaurkoa, bertan agertzen den ipuintxo bat nahi dut jarri zuentzat. Betiko ipuin bat dirudi: printzesa bat, gizon itxusi bat… (Shrek bezala…jajaja)

Hona hemen ipuina. Zer pentsatua ematen du.

ILUSIÓN

‘Había una vez un campesino gordo y feo

que se había enamorado (¿cómo no?) 

de una princesa hermosa y rubia…

Un día, la princesa -vaya usted a saber por qué-

dio un beso al feo y gordo campesino…

y, mágicamente, éste se transformó

en un esbelto y apuesto príncipe.

(por lo menos, así lo veía ella…) 

(por lo menos, así se sentía él) ‘ 

March 7, 2007

Gure osakidetza maitea

Zenbat aldiz kexatu gara gure osakidetzaz? eta zenbat aldiz entzun behar izan dugu, ez gaudela kejatzeko, ematen diguten zerbitzua beste hainbat tokitakoa baino hobea delako?

—————————————–

Oraintxe, internetetik nabigatzen ari nintzela artikulu interesgarri bat topatu dut. Izenburuak harritu nau: ‘Osakidetza dice que los usuarios de "Internet Explorer" son "una mayoría cualificada"’. Ados, artikulua irakurriko dut, ea zer dioen; tituluak behintzat lortu du nik artikulua osorik irakurtzea.

Eta artikulua irakurri ondoren, konturatu naiz, gizon honen ustez, ni ez nagoela internet erabiltzaile ‘mayoría cualificada’ horren barruan. Ez ni, ez beste hainbat. Hala ere, “El portal de Osanet se encuentra inmerso en un proceso de adecuación […]"… beno, agian egunen batean Internet Explorer erabiltzen ez dugunok horrelako zerbitzu bat erabiltzeko arazorik ez dugu izango. Nork daki. Baina noski, ezingo dugu inoiz horren kualifikatuak izan emoticon.

Zergatik gara beti bigarren platera?

edo hirugarrena?

edo sobrak….

ke kosas 

March 6, 2007

postre lehiaketa

Larunbat goiza. Egiteko ezer hoberik ez (edo bai) baina etxeko osagai pare bat hartu, erosketa batzuk egin eta postre bat egiten hasi nintzen. Dei diezaiogu X. Nik eta nire ilusioak, labea piztu genuen, moldeari gurina eman, osagaiak nahastu… dena primeran zihoan. Labean sartu… eta UPS => 15minutu pasa zirenean, erre usaina. Labea ireki, X berotasunetik urrundu….

Amak nire X postrea ona zegoenaren itxura egin zuen… baina ez. Ez zegoen jateko modukoa. Zer egingo diogu ba?!

——————————————-

TXAPOSLE (TXAtxarroko POStre LEhiaketa) da jaun andreok, nire postreekiko afizio honen erruduna! bai! aurreko urtean egindako postrea mejoratu beharra dago.

Orain bi aste, mendira mozorrotuta. Aste hontan, postre ta guzti. Zer izango ote da hurrengoan?

—————————————— 

Bihar asteazkena. Agian goizean ’segundo intento’ bat egiteko tartetxo bat izango dut.

Izango duzue nire berri. 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve