Jorge
Ziur batek baino gehiagok ezagutuko duela Jorge Bucay. Mediku izateaz gain idazle ere bada, eta bada denbora bere ‘cuentos para pensar’ liburua eskuratu nuela. Ipuin motzez osatutako liburua. Tarteka irakurtzeko horietakoa, eta ipuinak behin baino gehiagotan irakurtzeko gogoa ematen duen horietakoa.
Gaurkoa, bertan agertzen den ipuintxo bat nahi dut jarri zuentzat. Betiko ipuin bat dirudi: printzesa bat, gizon itxusi bat… (Shrek bezala…jajaja)
Hona hemen ipuina. Zer pentsatua ematen du.
ILUSIÓN
‘Había una vez un campesino gordo y feo
que se había enamorado (¿cómo no?)
de una princesa hermosa y rubia…
Un día, la princesa -vaya usted a saber por qué-
dio un beso al feo y gordo campesino…
y, mágicamente, éste se transformó
en un esbelto y apuesto príncipe.
(por lo menos, así lo veía ella…)
(por lo menos, así se sentía él) ‘

Azkenengo bi esaldixak primeran geratzen dia hor, asko gustatzen jata amaiera.
Comment by jon — March 13, 2007 @ 4:07 pm
bai, azken esaldi hoiek…
Comment by Itziar — March 13, 2007 @ 11:28 pm
Ze polita den maitasuna. Bapatean zeure burua printze urdintzat ikuste hori gertatu gertatzen da eta oso gauza ederra da. Eskerrak munduan horrelako gauzak gertatzen diren, bestela…
Comment by irizar — March 14, 2007 @ 1:46 pm