March 14, 2007

‘tonto sentitzen naiz’ !!!

 

zenbat aldiz sentitu zarete ‘tonto’ norbaitek hitz egin dizuenean? zerbaiti buruz ezer ez dakizula moduan hitz egiten hasi zaizu, edo mantso hitz egiten hasi zaizu….

———————————

Atzo trena hartu nuen Donostira joateko, eta bidean gertatutako gauza batek harritu ninduen; harritu edo mindu, egiak askotan min ematen baitu.

 

Trenak, Donostira heldu aurretik hainbat geltoki pasatzen ditu eta guztietan geratu ohi da. Halere, bada geltoki zahar bat, Urbil saltokiguneraren aurrean; beti gelditzen da bertan, baina inoiz ez ditu ateak irekitzen, beste trenarekin noiz gurutzatuko zain gelditzen da. Bertara iritsi ginenean, trenak beti bezala bere geldialdia egin zuen, eta pertsona bat (dei diezaiogun X) bere aulkitik jaiki eta atea irekitzera joan zen, bertan irteteko intentzioz.

Hau ikusita, atearen ondoan zegoen neska batek, ziur bere intentzio onenarekin, horrela esan zion:

- ¿ que vas, a ahí? (merkatalgunea eskuarekin seinalatuz)

ondoren beste hainbat keinuren laguntzaz, eta hitzak ondo ahoskatuz:

- es que tienes que bajar un poco más tarde. Hay otra parada y luego tienes que andar un poco (berriro ere keinuak….)

Iritsi gara hurrengo geltokira eta berriz ere jaiki zaigu X pertsona hau bere aulkitik.

Oraingoan beste neska batek eman dizkio argibideak:

- Tienes que coger otro tren. Ahí. (honek ere keinu sorta batekin lagunduta)

—————————

hau dena jakinda, nolakoa da X?

ea pentsatu pixka bat. Nolakoa imaginatzen duzu? ziur zerbait pentsatu duzula…

Ume bat? pertsona ‘berezi‘ren bat? aitona edadetu bat? ziur horrelako erantzunak etorri zaizkizula burura. Ba ez. Pertsona hori beltza zen, azalez beltza. 30 urte inguruko pertsona bat, agian trenean sekula ibili gabea, edo besterik gabe, nahastu xamar zebilen bat.

Zergatik hitz egin zioten tontoa izan balitz bezala? nik dakitela, beltza da eta ez tontoa. Agian nik ere berdin egingo nuen, auskalo. Baina badakizue, besteek egindakoak errazago ikusten dira.

3 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2007/03/14/tontua-sentitzen-naiz/trackback/

  1. Jo, ba nei, 40 urte inguruko emakume enpanau bat etorri zait burura…

    Comment by irizar — March 14, 2007 @ 1:48 pm

  2. ba eztezu asmau! jaja

    Comment by Itziar — March 14, 2007 @ 8:57 pm

  3. bai, batzutan modu arraro xamarrean jokatzen dugu. Ez dakit, nik ere agian hala egingo nuke. Ez dakit. Adibidez, nik uste dut gure gurasoen edadeko gehientxuenei ateratzen zaiela gaztelera gutxi dakiten atzerritarrei OSO ALTU hitzegiteko erreflexua, horrela hobeto ulertuko dielakoan. Nire amari behintzat bai.

    Comment by borthuzai — March 14, 2007 @ 9:44 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve