March 26, 2007

gaur ni, bihar zu

ederra izenburua jarri diodana gaurko post-ari. Zertaz ari naizen? ba hilerri bateko sarrerako kartelari buruz. Eta txantxetan ari naizela uste baduzue, oker zabiltzate.

bada denbora, gure aisialdi taldea ez dela Gaintza aldera joan. Baina han ibili ginenok (begirale nahiz haur), badakigu zer zirrara sortzen duen kanposanto atari batean horrelako hitzak irakurtzeak. Hona hemen xirimiri taldeko webgunetik hartutako argazkia. (agian oraindik ez duzue sinestu…)

 

  Zer iruditzen??????

Kanposantu atari honetako esaldia buruan bueltaka nebilkien, eta interneten jardun naiz honi buruz zerbait aurkitzeko intentzioan. Egia esan aipamen pare bat besterik ez ditut aurkitu, bata gainera egunkariko artikulu batean.

Beste aipamenak ordea, guztiz harritu nau. Ez nuen ezergatik horrelakorik espero. Foro batean, pertsona batek, euskarazko epitafioak nola idatzi galdetzen du. Baita erantzunak jaso ere. Eta egia esatea nahi baduzue…. ez zait ez Gaintzakoa xelebreena iruditu. Donostiako kanposantuan Laster esango da zuengatik, gaur esan oi dana gugatik: ill ziran!!! jartzen omen du.

Konklusioak zeuek atera, niri ez zait ezer okurritzen…. emoticon 

Antzeko xelebrekeria gehiago, hemen

8 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2007/03/26/gaur-ni-bihar-zu/trackback/

  1. Hau irakurritxa behin argazki baten ikusi nuana etorri jata burura. Ehorzketa enpresa batek bere bisitarientzako oparien artean, pizgailuak zituen opari. Hauetan hau ipintze zeban(argazkixetan dokumentauta dao): “Usted fume tranquilo, nosotros, no tenemos prisa.”

    Halakuen aurrian batek eztaki barre ala negar ein…

    Comment by jon — March 26, 2007 @ 11:21 pm

  2. Horiexek bai perla beltz-beltzak!
    :-) Ze onak!

    Comment by borthuzai — March 27, 2007 @ 7:30 am

  3. Egi galantak direnik ezin da ukatu behintzat!
    Gure inguruan esaten den moduan: zer egingo degu ba, hila arte bizi!

    Comment by bootxo — March 27, 2007 @ 9:25 am

  4. ikusteetenez…funeraritan re se lo curran. Etzin grazi geyegi ingo funerari batea jun ta holako metxero bat ematiak… baño bueno.

    ta oan pentzatzen hasita, bootxo-k esateun bezela, egi galantak dia idatzitako ‘perla beltz’ hoyek. Gizarte hontan hain ohituta gaude, hildakuai buruz beti gauza onak esaten (ez beti egiak, noski). Egi pixkat agian ezta gaxki etorriko….

    baño esaldi hauek… egiya krudelegi adierazteue, ez?

    Comment by Itziar — March 27, 2007 @ 9:52 am

  5. ziur nau gaur egungo hilerri berriren batetan holakoik idaztea ezinezkoa litzatekela. Kristoren :-) polemika sortuko litzekela. Ez dakit gauza batzutan atzea in ez ote deun. Kasu hontan heriotza ez ote deun lehen bezain natural sentitzen.

    Comment by borthuzai — March 27, 2007 @ 5:51 pm

  6. krudeltasuna eta naturalitatearen tartean nago; garbi dago egi handiak direla.
    metxeroen ideia asko gustatu zait ;p

    Comment by i eme — March 29, 2007 @ 3:23 pm

  7. Bootxo-k bai egi galanta. Nire amamak derrigorrezkua hiltzia bakarrik dala esateu ta nik zea esateyot: ke ba, amama, hil arte bizitzia da hemen derrigorrezkua dana. Ze ingo deu ba, hil arte bizi.

    Comment by irizar — April 19, 2007 @ 12:16 am

  8. hoixe ba, hil arte bizi!

    Comment by itziar — April 19, 2007 @ 10:14 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve