May 22, 2007

beste lantxo bat,

Oraingoan ere lantxo bat bidali didate lagunok. Irakurtzen ari naizen liburuko 179 orrialdeko 2. parrafoa idazteko eskatuz. Borthuzaik bidali dit lan hau, ta hasiera batean, nik irakurritako azken liburua zein zen ez nekien arren, nire ordenagailuaren mahai gaineko zakarren azpian aurkitu dut.

egia esan paragrafo motx samarra dela esango nuke: esanguratsua ordea. Baina aginduak agindu, eta hau da nik azkena irakurritako liburuko 179 orrialdeko 2. paragrafoa:

    Lo cierto es que no tuvieron suficiente tiempo.

Zein den liburua? ba… Jorge Bucayren Cuentos para pensar liburua.

Mitikoa agian, baina behin eta berriz, eta pixkanaka irakurtzeko horietakoa.
 

Beno eta beste bost-i pasako diet txanda.Ea ba:

Aspaldian ixilik dabilen GaragardoBat-i

Azkenaldian gutxitxo ikusten dugun Erraietatik, Imanoli. 

Maiteren txokoko idazleari.

Tutikerietan murgiltzen denari…

Axi Agote gure sasi informatikariari… jajaja

 

ondo izan! 

 

 

May 21, 2007

astelehena

Asteburua pasa da, eta gaur ‘resaka eguna’. Medikuak idatzi duen bezala ‘estaba indispuesta’. Ba bai. Horixe. Ostiraletik kili-kolo hasi, eta gaur goizean buf. Ikaragarrizko ondoeza.

Atsekabeak alde batera utziz, asteburu hontan Beasain aldetik azaltzeko aukera izan dut, eta hango ohitura ‘basatiak’ nolakoak diren ikusi ditut. 

"

   - Mariren jetsiera ikusiko al deu?

   - Ah bale.

"

Eta han ikusten ditut sorginak dantzan, eta sua, eta bat-batean, Mari balkoi batetik jesten hasten da. Ordurarte dena ondo.

"

   - Baina Mari suta erorikoa ta!"?¿!·".

   - Itziar, Mari urtero erre iten da!.

"

Ideia bat egiteko, Zeledon sutara botatzea bezalakoa da jajaja. Halere gustatu zitzaidan, beste herrietako ohiturak ikustea, gustatzen zait.

——————————————————

Larunbatean, ene Zarautz maiteko auzo bateko festetara joateko aukera ere izan nuen. Urterokoak, udaberriko lehengo festak. Erromeria, ‘korrikapostuak’, etabarrak izaten dira urtero. Guk gabekoa ikusteko aukera izan genuen, Trikizio taldearen erromeria. Eguraldiak lagundu etzuen arren… gauaren zati bat han pasatzeko indarrak bildu genituen!!! jaja.

 

 

Ondo hasi astea (ni baino hobeto behintzat…),

eta izan untsa! 

May 17, 2007

goizeko 6.30ak

Atala: ke kurioxo

zenbat aldiz esnatu zarete goizeko 6.30etan? eta ez du balio parranda egun batean ordu horretan esna egoteak!

ba azkenaldian, halaxe nabil: nire mobileko iratzargailua jarri eta goizeko ordu hoietan esnatzen. Iratzargailuak jotzen duenean sentitzen dena, edozein ordutan berdina dela ziurta dezaket. Bai horixe.

Baina, badira gauza ‘kurioxoak’ ere. Nik, kafea berotu bitartean leihotik begiradatxo bat botatzen dut: eguraldia dela eta ez dela, eta auzokideak ea zer egiten duten ikustera….(baina lasai, ni ez naiz ‘kotilla’ bat!).

Adibidez:

  • goizeko 8.30tan argia piztuta daukan etxeak, goizeko 6.30tan ere argia piztuta izaten du. Nire teoria: argia piztuta egiten du lo. bestela ez da normala.
  • nire auzokide bat dutxan egoten da denbora luzez. Nire teoria: honek ez du nik bezala egiten, gauean dutxatu goizean etxekoak ez molestatzeko asmoz.
  • eta beste auzoko batek, kotxea ezin aparkalekutik atera! ene bada! noski, kafea berotu zen, eta ni oraindik begira… gizon bat kotxe barrukoari keinuak egiten, orain atzera, orain aurrera…. eta azkenean, hirugarren pertsona batek (salbatzailea deituko diogu) kotxetik barruko emakumea atera (bai, emakumea), bera sartu, eta espaloi gainetik, ‘maniobra’ zakar batzuk egin, eta kotxea kanpora. Nire teoria: igarri zen ez zela bere kotxea. no te digo.
Uste dut inguruko denak ikusita ditudala dagoeneko… halere bihar, ordu horretan, zuetako gehienok lo zaudeten bitartean, eta nire kafea berotzen dabilen bitartean… berriz ere leihotik begira jarriko naiz, eta esango dizuet bai; agian gauza interesgarriren bat topatuko dut…

 

May 9, 2007

Jendea pipertuta bizi da!

Ene!

Gizakia ulertzea egunetik egunera zailago da. Jendea geroz eta pipertuago bizi da. Lana dela, ez dela; bizilagunak direla… beti dago zerbait, umorea pretraltzeko.

Adibidez… nork ez dauka bizilagun bat, gaueko 2.00tan karkaxak (edo ‘jarduak’, ‘larduak’, ‘japuak’) botatzen dibertitzen dena, edo kurruxkak botatzen dituena… alegia, zerri bat dena. Denok, baietz?

edo… trenean goazenean, eta ateak uste baino lehen ixtera doazela konturatzen gara.. nori ez zaio horrelakorik gertatu?

Eta kaka zapaltzearena? txakur kakak? nori ez zaio gertatu? (bueno, kasu hau gehienetan umorez hartzen da)

Autorik gidatzen al duzue? nik uste gidatzen hasi naizenetik nire ahotik ateratzen diren hitz ‘itxusi’en kopuruak (edo ‘insultuak’, ‘palabrotak’) gorakada itzela jasan duela. 

 

Zertarako bizi pipertuta? merezi al du? eta ingurukoek, zer esaten dute?

jaun andreok, egun eguzkitxu eta bero honen amaierako duda existentzialak izan dira, 

barkatu eragozpenak,

 

beste bat arte, 

May 1, 2007

5egun, 5argazki, 5hitz

Elkarbizitzak: 5 egun. Gaintzan aurtengoan. Eta hemen datoz esperotako argazkiak…

lasai, bost bakarrik. Argazkiak eta bere "esplikaziyua".

bat: "pocilga"

Hiztegi batean hitz hau zer den begiratuz gero, zihur "begiraleen logela" edo antzerako zerbait azalduko dela esanahi bezala. Zergatik diodan hori? argazkia ikusi besterik ez dago… badaezpada ere ez dut esango zenbagarren eguna den… hobe izango da.

 

bi: hizkirimiriak

Hitz potoloa ezta? eta…anekdota hitza erabiltzen badut? bai bai. Kanpoan egondakoan beti suertatzen dira "hizkirimiriak"; eta argazkia ikusiz, inoiz ahaztuko ez ditugunak egin ditugula argi gelditzen da ezta? 

latexeko eskularruak… komunak… fregonak… ufa

 

 

 

 hiru: sukaldea +  sukaldariak

zer izango litzateke 5 eguneko egonaldia, sukaldaririk gabe? inoiz sukaldean jardun ez duten horietako pare bat gabe? dilistak jan behar, eta haurrek ilarrak ote diren galdetzeko punturaino… ?¿? jajaja

lau: errespetua

 Txindokiren magalean, mendi honek ematen duen errespetua buruan. 5 egun, eta gu (eta gu bakarrik) gara gertatzen den ororen erantzule. Beldurra???? EZ. Errespetua besterik ez!


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

bost: eraiki

5 egunetan eraikitako laguntasunaren, giroaren adierazle, gure gaztetxoek eginiko "eraikin" hau.


——————————-

 nire gaurko lana hementxe bukatuta….

 

hurrengo batean, "mas y mejor" 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve