5egun, 5argazki, 5hitz
Elkarbizitzak: 5 egun. Gaintzan aurtengoan. Eta hemen datoz esperotako argazkiak…
lasai, bost bakarrik. Argazkiak eta bere "esplikaziyua".
bat: "pocilga"
Hiztegi batean hitz hau zer den begiratuz gero, zihur "begiraleen logela" edo antzerako zerbait azalduko dela esanahi bezala. Zergatik diodan hori? argazkia ikusi besterik ez dago… badaezpada ere ez dut esango zenbagarren eguna den… hobe izango da.
bi: hizkirimiriak
Hitz potoloa ezta? eta…anekdota hitza erabiltzen badut? bai bai. Kanpoan egondakoan beti suertatzen dira "hizkirimiriak"; eta argazkia ikusiz, inoiz ahaztuko ez ditugunak egin ditugula argi gelditzen da ezta?latexeko eskularruak… komunak… fregonak… ufa
hiru: sukaldea + sukaldariak
zer izango litzateke 5 eguneko egonaldia, sukaldaririk gabe? inoiz sukaldean jardun ez duten horietako pare bat gabe? dilistak jan behar, eta haurrek ilarrak ote diren galdetzeko punturaino… ?¿? jajaja
lau: errespetua
Txindokiren magalean, mendi honek ematen duen errespetua buruan. 5 egun, eta gu (eta gu bakarrik) gara gertatzen den ororen erantzule. Beldurra???? EZ. Errespetua besterik ez!
bost: eraiki
5 egunetan eraikitako laguntasunaren, giroaren adierazle, gure gaztetxoek eginiko "eraikin" hau.
——————————-
nire gaurko lana hementxe bukatuta….
hurrengo batean, "mas y mejor"
