May 1, 2007

5egun, 5argazki, 5hitz

Elkarbizitzak: 5 egun. Gaintzan aurtengoan. Eta hemen datoz esperotako argazkiak…

lasai, bost bakarrik. Argazkiak eta bere "esplikaziyua".

bat: "pocilga"

Hiztegi batean hitz hau zer den begiratuz gero, zihur "begiraleen logela" edo antzerako zerbait azalduko dela esanahi bezala. Zergatik diodan hori? argazkia ikusi besterik ez dago… badaezpada ere ez dut esango zenbagarren eguna den… hobe izango da.

 

bi: hizkirimiriak

Hitz potoloa ezta? eta…anekdota hitza erabiltzen badut? bai bai. Kanpoan egondakoan beti suertatzen dira "hizkirimiriak"; eta argazkia ikusiz, inoiz ahaztuko ez ditugunak egin ditugula argi gelditzen da ezta? 

latexeko eskularruak… komunak… fregonak… ufa

 

 

 

 hiru: sukaldea +  sukaldariak

zer izango litzateke 5 eguneko egonaldia, sukaldaririk gabe? inoiz sukaldean jardun ez duten horietako pare bat gabe? dilistak jan behar, eta haurrek ilarrak ote diren galdetzeko punturaino… ?¿? jajaja

lau: errespetua

 Txindokiren magalean, mendi honek ematen duen errespetua buruan. 5 egun, eta gu (eta gu bakarrik) gara gertatzen den ororen erantzule. Beldurra???? EZ. Errespetua besterik ez!


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

bost: eraiki

5 egunetan eraikitako laguntasunaren, giroaren adierazle, gure gaztetxoek eginiko "eraikin" hau.


——————————-

 nire gaurko lana hementxe bukatuta….

 

hurrengo batean, "mas y mejor" 

9 Erantzun »

The URI to TrackBack this entry is: http://borborka.blogsome.com/2007/05/01/5egun-5argazki-5hitz/trackback/

  1. Jo, a ze inbiriya…
    Oain ere begiraliak ejenplu earra ematen…hori bai pocilga!
    En fin.
    Halako baten eongogea!!

    Comment by Imanol — May 1, 2007 @ 7:57 pm

  2. Eh! ZIHUR ala ZIUR? aiaiai…
    Post polita.
    Portzierto, ZORIONAK!

    Comment by TuTi — May 1, 2007 @ 9:47 pm

  3. uau!!! begiko miña
    bo, halare hortxe lagakoet, nere fallua onartu ondoren, denok ikus dezazuen. H gabe da, gogoratu!!! ez utzi behatzek teklatuarekin nahi dutena egiten!!!

    Comment by Itziar — May 1, 2007 @ 10:02 pm

  4. Ba bai bost egun!!!
    Oroitzapenez beteriko bost egun!
    Momentu ahaztezinak bizi izan ditudan bost egun!
    Bizi gabe nolakoak diren jakin ezin diren bost egun!
    Adiskidetasun eta konfidantzaz besteriko bost egun!
    Nire bizitzan garrantzitsuak diren pertsonekin igarotzeko bost egun!
    Laister iritsiko ote dira horrelako beste bost egun?Ni behintzat beste horrelako bost egun horien zain geratze naiz!

    Comment by AXI — May 2, 2007 @ 12:42 pm

  5. Gran detaile sukaldariyaz gooratze hori!
    Hala’re me reitero, lentejak etzauen hain geixki prestauta,produktua exkax xamarra.

    Gero arte Bonaparte!

    Comment by irizar — May 2, 2007 @ 9:51 pm

  6. sukaldariyataz goau naiz bai, ta lenteja hoiek etzaizkit aztuko… nola zian? Hulk lentejak: berdiak, haundiyak ta gogorrak? jajaja

    bo ta bost egun hoiek ba hori, Axi emozionau indala

    Comment by itziar — May 2, 2007 @ 10:36 pm

  7. jajaja
    Itziar, zure falluak onartu, baino era berian konpontzeko, tatxatu gaizki daona ta aldamenian idatzi. Teknika ona da.

    Comment by Imanol — May 2, 2007 @ 10:42 pm

  8. Kuriosidadia dakat jakiteko ze krixto dan kartoi, zelo ta ur botilaz eindako “tramankulu” hori :)

    Comment by jon — May 7, 2007 @ 10:54 pm

  9. ba….
    hiru txerritxoen etxeetako bat. Jolas baten bukaera.
    Gu otso bihurtu ginen, eta etxeak txikitzen saiatu ginen…
    originala eh?
    gure begirale gazteenen ideia eroak… jajaja!

    Comment by Itziar — May 7, 2007 @ 10:56 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve