Jendea pipertuta bizi da!
Ene!
Gizakia ulertzea egunetik egunera zailago da. Jendea geroz eta pipertuago bizi da. Lana dela, ez dela; bizilagunak direla… beti dago zerbait, umorea pretraltzeko.
Adibidez… nork ez dauka bizilagun bat, gaueko 2.00tan karkaxak (edo ‘jarduak’, ‘larduak’, ‘japuak’) botatzen dibertitzen dena, edo kurruxkak botatzen dituena… alegia, zerri bat dena. Denok, baietz?
edo… trenean goazenean, eta ateak uste baino lehen ixtera doazela konturatzen gara.. nori ez zaio horrelakorik gertatu?
Eta kaka zapaltzearena? txakur kakak? nori ez zaio gertatu? (bueno, kasu hau gehienetan umorez hartzen da)
Autorik gidatzen al duzue? nik uste gidatzen hasi naizenetik nire ahotik ateratzen diren hitz ‘itxusi’en kopuruak (edo ‘insultuak’, ‘palabrotak’) gorakada itzela jasan duela.
Zertarako bizi pipertuta? merezi al du? eta ingurukoek, zer esaten dute?
jaun andreok, egun eguzkitxu eta bero honen amaierako duda existentzialak izan dira,
barkatu eragozpenak,
beste bat arte,
