May 9, 2007

Jendea pipertuta bizi da!

Ene!

Gizakia ulertzea egunetik egunera zailago da. Jendea geroz eta pipertuago bizi da. Lana dela, ez dela; bizilagunak direla… beti dago zerbait, umorea pretraltzeko.

Adibidez… nork ez dauka bizilagun bat, gaueko 2.00tan karkaxak (edo ‘jarduak’, ‘larduak’, ‘japuak’) botatzen dibertitzen dena, edo kurruxkak botatzen dituena… alegia, zerri bat dena. Denok, baietz?

edo… trenean goazenean, eta ateak uste baino lehen ixtera doazela konturatzen gara.. nori ez zaio horrelakorik gertatu?

Eta kaka zapaltzearena? txakur kakak? nori ez zaio gertatu? (bueno, kasu hau gehienetan umorez hartzen da)

Autorik gidatzen al duzue? nik uste gidatzen hasi naizenetik nire ahotik ateratzen diren hitz ‘itxusi’en kopuruak (edo ‘insultuak’, ‘palabrotak’) gorakada itzela jasan duela. 

 

Zertarako bizi pipertuta? merezi al du? eta ingurukoek, zer esaten dute?

jaun andreok, egun eguzkitxu eta bero honen amaierako duda existentzialak izan dira, 

barkatu eragozpenak,

 

beste bat arte, 

7 Erantzun »

  1. Ba, bai, autua gidatzianak bai pipertzeula. Nik, kotxia gidatzetenetikan, ‘hi ze haiz, subnormala?’ askoz gehiotan esatet edo goiko horrengan kakañian’e sarri xamar jardutet, osease, improperiyoka.

    HALA, PIPERMIN PIXKAT DANONTZAT,

    IRIZAR

    Comment by irizar — May 11, 2007 @ 8:44 am

  2. baño eske jendek oso oso oso gaizki konduzitzen du!
    (nik usten det, egie esan, nik ezik beste guztik :-)

    Comment by borthuzai — May 14, 2007 @ 11:15 am

  3. ze ondo gidatzen deun danok eh,,, iñork ikuste eztigunian… jajaja

    Comment by Itziar — May 14, 2007 @ 8:10 pm

  4. Hi, borthuzai, hori’ek/n ez naukelako/naukenalako konduzitzen ikusi, de lo más suabe i kuidadoso. Etziok/n trafiko arauak nik bezain fin betetzen dittunik.

    Ezta, Itziar?

    Comment by irizar — May 16, 2007 @ 5:00 pm

  5. bai, zurekin, Igeldoko montaña suizan baño bildur geyo pasatzea… jajaja

    ze fiña zean gidatzen…

    Comment by Itziar — May 16, 2007 @ 7:24 pm

  6. ba horrexegatik irizar!
    jendeak mantxoegi konduzitzen dik!
    abiadura egokie beti-beti-beti, señalizatutakoa baino 20-25 km/h gehiago dek! :-)
    (noizbait ertzainek harrapatzen badie, hik esaiek hoi lasai asko) :-)

    Comment by borthuzai — May 17, 2007 @ 8:24 pm

  7. Hoixe ba, nire osabak esateik ke ai ke ir integrao en el trafiko eta mia-ko, nire baserritar giroko barriyoko, trafikua nolakua deken ikusita, 20-25 km/h horrekin motz xamar geatu haiz…

    Gurdi bidetan 130ean ibiltzea jendia hemen, puf…

    Comment by irizar — May 17, 2007 @ 9:54 pm

RSS feed for comments on this post.

Erantzuna utzi

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.


Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve