May 17, 2007

goizeko 6.30ak

Atala: ke kurioxo

zenbat aldiz esnatu zarete goizeko 6.30etan? eta ez du balio parranda egun batean ordu horretan esna egoteak!

ba azkenaldian, halaxe nabil: nire mobileko iratzargailua jarri eta goizeko ordu hoietan esnatzen. Iratzargailuak jotzen duenean sentitzen dena, edozein ordutan berdina dela ziurta dezaket. Bai horixe.

Baina, badira gauza ‘kurioxoak’ ere. Nik, kafea berotu bitartean leihotik begiradatxo bat botatzen dut: eguraldia dela eta ez dela, eta auzokideak ea zer egiten duten ikustera….(baina lasai, ni ez naiz ‘kotilla’ bat!).

Adibidez:

  • goizeko 8.30tan argia piztuta daukan etxeak, goizeko 6.30tan ere argia piztuta izaten du. Nire teoria: argia piztuta egiten du lo. bestela ez da normala.
  • nire auzokide bat dutxan egoten da denbora luzez. Nire teoria: honek ez du nik bezala egiten, gauean dutxatu goizean etxekoak ez molestatzeko asmoz.
  • eta beste auzoko batek, kotxea ezin aparkalekutik atera! ene bada! noski, kafea berotu zen, eta ni oraindik begira… gizon bat kotxe barrukoari keinuak egiten, orain atzera, orain aurrera…. eta azkenean, hirugarren pertsona batek (salbatzailea deituko diogu) kotxetik barruko emakumea atera (bai, emakumea), bera sartu, eta espaloi gainetik, ‘maniobra’ zakar batzuk egin, eta kotxea kanpora. Nire teoria: igarri zen ez zela bere kotxea. no te digo.
Uste dut inguruko denak ikusita ditudala dagoeneko… halere bihar, ordu horretan, zuetako gehienok lo zaudeten bitartean, eta nire kafea berotzen dabilen bitartean… berriz ere leihotik begira jarriko naiz, eta esango dizuet bai; agian gauza interesgarriren bat topatuko dut…

 






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve